Emakumeen sufragio eskubidearen eztabaida, 1902 eta 1907an sortu bazen ere, lehenengo aldiz era ofizialean, ez zen 1931 urterarte izan emakumearen botu eskubidea onartu zenean; tarteko urteetan gai honek polemika handia sortu zuelarik.

Botu eskubidearen onarpenarekin batera, garai elektoraletan emakumeei zuzendutako mezuak agertzen hasi ziren. 1931ko azaroaren 19an ospatu ziren hauteskunde orokorretan, talde politiko guztiek emakumeen onespena eskuratzen saiatu ziren eta zerrendetan lau emakume aurkeztu ziren: Pilar Careaga, Dolores Ibarruri, Maria Rosa Pastor eta Julia Alvarez.

II Errepublika garaian, emakumeak beren lan eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak gogor aldarrikatzen hasiko dira. Esparru honetan bi izen nabarmendu ziren: Dolores Ibarruri “La Pasionaria” diputatu komunista eta Federica Montseny anarkista, Estatuko historian ministro kargua izan zuen lehen emakumea.

Gernikan ere, emakumeak, herri askotan bezala, politikoki antolatzen hasi ziren talde desberdinen inguruan. Hauen artean garrantzi handikoa izango da Emakume Abertzale Batza (nazionalistak). 1922an sortu zen Bilbon eta Gernikan 300 afiliatu baino gehiago izan zituelarik. Talde honek sorturiko jardueretan garrantzi handikoa Euzko Ikastola Batza izango da. Hala ere, Gernikan nagusitasuna, hezkuntza ez formalean oinarritutako ekimenek izango dute: dantza, kanta, antzerki, ibilaldi eta festen antolaketa.
Guda garian EAB-k 28.500 emakume baino gehiago biltzen zituen herri ezberdinetan, taldearen egoitza, arropa tailer eta iheslarientzako aterpetxe bilakatuz. Gudaren amaierarekin, borrokarekin lotura handia izan zuten emakumeak atzerrira joan behar izan zuten.

Foruako zirkulu karlistaren inaugurazioa 1933an. Gernikazarra Historia Taldeari erositako argazkia

Baina emakumeen antolaketa ez da alderdi nazionalistara mugatuko, emakume tradizionalistak ere balore tradizionalak defendatzeko antolatu ziren. Talde ezagunena Agrupación Femenina Tradicionalista (margaritas carlistas bezala ezagunagoak) izan zen. Gernikan Sociedad Tradicionalistan “Tradi” batzen ziren eta eztabaida politikoez gain, dantza eta antzerki talde propioa izan zuten, ekitaldi kultural askoren antolatzaileak izan zirelarik. 1937ko apirilean, margarita karlista hauek emakume falangistekin bat egin zuten, gerra garaian Quinta Columna zeritzon mugimendua osatuz.

Ezkerreko tendentzien barruan, emakume sozialistak ere, talde ezberdinetan antolatu ziren Circulo Femenino izan zelarik taldeetariko bat.

Aipatu beharreko beste taldea Acción Nacionalista Vascako (ANV) emakumeen taldea izan zen, 1937 ko urtarrilan sortu zena altxamenduaren kontrako borrokan parte hartzeko. Talde honen partaideak ziren emakumeak nahiko gutxi izan ziren eta euren ekimena gudarien arropa eta ikurren osaketa lanera murriztu zen.

Guda eta gero, emakume nazionalista eta ezkertiarren kontrako errepresioa sistematikoa izan zen eta ordurarte lorturiko eskubideen desagerpena eman zen. 40 urtetan zehar, emakume talde
batek izan zuen nagusitasun osoa, hau da, Sección Femenina taldeak, Falange españolako emakumeaek osatzen zutena. Gernikan Sección Femeninaren zentrua Adolfo Urioste kalearekin izkina egiten duen etxean (gaur egungo Gernika Gogoratuz) egon zen.

60. hamarkadarekin egoera aldatzen hasiko da, errepresioaren gogortasunak, elkartasun sareen osaketa eragin zuen. Frankismoa eta gero, erregimenaren kontrako eta gizarte berri baten eraikuntzaren aldeko borrokan emakumeek burututako partehartze aktiboa maila guztietara hedatzen hasi zen herri ezberdinetan.

Azkenengo hamarkadetan, militantzia politikoa emakume batzuren zati nagusi bat izan da, nahiz eta mundu honetan partehartzen hasi ziren lehenengo emakumeentzat bidea erraza ez izan. Gernikan, handik hona, partidu ezberdinetako emakume zinegotziak egon badira ere,udal gobernuko goreneko postua ez du inoiz emakume batek bete.

EMK-ren Hauteskundeetako kartela. Txalaparta argitaletxeak Euskal Herriko kartelen bildumatik utzitako kartela

 

Santa Zezilia eguna. Gernikazarra Historia Taldeari erositako argazkia

A pesar de que el tema del derecho a sufragio para las mujeres surgió en los años 1902 y 1907, no fue hasta 1931 cuando de forma oficial, se reconoció el derecho a voto de la mujer, surgiendo grandes polémicas en los años entre ambas fechas.

Junto con la aceptación del voto de las mujeres, empezaron a aparecer los mensajes dirigidos a ellas relativos a temas electorales. Todos los partidos políticos presentados a las elecciones generales celebradas el 19 de noviembre de 1931, intentaron conseguir el voto femenino y en sus listas se presentaron 4 mujeres: Pilar Careaga, Dolores Ibarruri, María Rosa Pastor y Julia Alvarez.

Es a partir de la II República cuando las mujeres comienzan a reivindicar fuertemente sus derechos laborales , civiles y políticos. En este momento son destacables dos mujeres: la Diputada comunista Dolores Ibarruri “La Pasionaria” y la anarquista Federica Montseny, primera mujer con cargo de ministra en la historia del Estado.

En Gernika, como en muchos otros lugares, las mujeres comenzaron a organizarse en torno a diferentes partidos políticos. Uno de los más importantes fue Emakume Abertzale Batza (nacionalistas), grupo formado en Bilbao en el año 1922 y que llegó a tener más de 300 afiliadas en Gernika. Entre las actividades de este grupo, cabe destacar la Euzko Ikastola Batza y entre las actividades que organizaron en Gernika predominaron el baile, el canto, las excursiones y la organiacion de fiestas. En la época de la guerra, este grupo llegó a reunir a más de 28.500 mujeres en diferentes poblaciones realizando en las sedes del grupo confección de ropa y convirtiéndose sus locales en refugio para muchos huidos. Al finalizar la guerra, muchas de estas mujeres, que tuvieron gran conexión con la lucha, tuvieron que huir al extranjero.

Pero la organización de las mujeres en torno a un grupo político, no se limitaba al partido nacionalista, las mujeres tradicionalistas tambien se unieron en la defensa de los valores tradicionales. El grupo más conocido entre ellas era la Agrupación Femenina Tradicionalista (más conocidas como margaritas carlistas). En Gernika se reunían en la Sociedad Tradicionalista “Tradi” y además de discusiones políticas, tuvieron grupo de danzas y de teatro propio, siendo organizadoras de muchas actividades culturales. En abril de 1937 estas margaritas carlistas se unen a las mujeres falangistas, creando en la época de la guerra el movimiento denominado Quinta Columna.

Las mujeres de izquierdas, entre ellas las socialistas, se organizaron en diversos grupos, destacando entre ellos el Círculo Femenino.

Otro grupo a mencionar es el grupo de mujeres de Acción Nacionalista Vasca (ANV), surgido en enero de 1937 para participar en la lucha en contra del alzamiento. Los mujeres miembros de este grupo no fueron muchas y su labor consistía en confeccionar las ropas y símbolos de los gudaris.

Tras la guerra, la represión contra las mujeres nacionalistas y de izquierdas fue sistemática y todos los derechos obtenidos hasta entonces fueron anulados. Un sólo grupo, el formado por las mujeres de la falange española, denominadas Sección Femenina, fue el que tuvo la primacía total durante 40 años. En Gernika el centro de la Sección Femenina estaba en la casa que hace esquina con la calle Adolfo Urioste (hoy en día centro Gernika Gogoratuz).

Emakumea eta politika mahaingurua. Bilboko Udala. Txalaparta argitaletxeak Euskal Herriko kartelak liburuen bildumatik utzitako kartela

A partir de la década de los 60 la situación cambia poco a poco, creándose redes de solidaridad como respuesta a la fuerte represión. Tras el franquismo, la participación activa de las mujeres en la lucha por la construcción de una nueva sociedad, se extendió por muchas poblaciones.

En las últimas decadas la militancia política ha supuesto una gran parte de su vida para muchas mujeres, aunque el camino recorrido no ha sido fácil. Aunque en Gernika, ha habido mujeres concejalas de diferentes partidos, nunca ha residido un puesto superior de gobierno en manos de una mujer.

 
Emakume Abertzale Batza eta EAJko kideak estandarteekin. Gernikazarra Historia Taldeari erositako argazkia
 
Emakume antifaxisten Batzordea. Bilbo, 1937. Txalaparta argitaletxeak Euskal Herriko kartelak liburuen bildumatik utzitako kartela