Moral kristaua eta sexualitate askatasunaren kontrako errepresioa elkar loturik agertzen dira historian zehar. Dena dela, lehenengo hamarkadetako gizartean ideal tradizionalak gailentzen baziren ere, emakumeen gaineko kontrola ez da izango mendearen erdialdean emango dena bezain zorrotza. 40. hamarkadan, gerrako irabazleek eta Eliza katolikoak, ordurarte sektore tradizionalenek defenditutako balore hertsiak, gizarte osoan ezarriko dituzte. Emakume eredugarriarengan txalotuko dituzten ezaugarrien artean kastitatea, birjintasuna eta xalotasuna egongo dira. Hauetan oinarrituz, sexualitatearen helburu bakarra ugalketa izango da eta beste edozein helbururekin
buruturiko sexu harremanak bekatu izango dira.

Ezkontzatik kanpo edota seme-alabak edukitzeko helburuarekin burutzen ez zen harreman sexuala bekatua zen beraz, eta ez edonolako bekatua gainera, haragikeria edo lizunkeria bekatu buruetako bat izan da beti.

Hau izango da sexualitateari dagokionez eskeiniko den eredu bakarra. Sexua tabua zen eta ezkontzararte ezjakintasuna zen nagusi. Gizonen kasuan jarrera inmoralak baimentzen ziren bitartean, emakumeak betirako markatuak geratuko dira.

Emakumeen taldea sensualki jarria argazkirako. Unzueta familiak utzitako argazkia

Egoera gris honen aurrean, dantzaldiak ziren harremanetarako gune bakarrenetakoa. Domeketako dantzaldia izaten zen mutilekin egoteko zirrikituren bat topatzeko lekurik aproposena. Harreman hauek hitzegitera mugatzen zirela esan beharra dago, garai honetako emakume gehienek ezkondu arte ez baitzituzten harreman sexualik eduki.

70. hamarkadan, lehenengo izpiak ordurarteko iluntasuna argitzen hasiko dira (janzkeran aldaketak: gona laburrak, prakak; sexualitatearen inguruko ikastaroak Gizarte Etxean; antisorgailuak, abortuaren gaiaz hitzegiten hastea...). Gizartean zabaldutako haize berriek sexualitatearen eremua ere zipriztinduko dute eta aldaketaren beharra mahai gainean jarriko dute. Hezkuntza katoliko, apostoliko eta frankista batean hezitako emakumeak ziren arren, gazte belaunaldi berria ez zegoen errepresio bortitz hori jasateko prest. Hala ere, kontrastea handia zen, batzuk lehenengo pentsaera mantentzen zuten bitartean, beste batzuk jarrera ireki eta aurrerakoiak bereganatu zituzten.

Dena dela, urteetan zehar jasotako mezuaren eragina oso sakona zen, emakumeak sexualitatea, beste era batean, bizitzen eta gozatzen ikasten hasteko. Eman diren aurrerapausoetan eragin nabarmena izan dute Gernikan emakumeek sorturiko taldeek, beraiei esker sexualitate osasuntsu baten inguruko diskurtsoa ez da jadanik ezkontzara, ugalketaraeta neska-mutil binomiora mugatuko.

Gernikako Lizeo Antzokian izandako pelikularen kartela. Esta chica es para mi (1960) José Carrerok utzitako argazkia

 

Emakumeak eta moda. Gernikako Bakearen Museoa
La moral cristiana y la represión en contra de la libertad sexual van unidas a lo
largo de la historia. Aún así, aunque en las primeras décadas del siglo XX, predominaban los ideales tradicionales en la sociedad, el rígido control sobre las mujeres no ser. tan fuerte como a mediados de siglo. En la década de los 40, los vencedores de la guerra y la Iglesia Católica , impondrán en toda la sociedad los valores tradicionales defendidos hasta entonces
por sectores tradicionales. La castidad, la virginidad y la candidez serán valores elogiables en la mujer ejemplar. El único objetivo de la sexualidad será, por tanto, la reproducción y todas las relaciones que se tengan fuera de este objetivo serán pecado.

Las relaciones sexuales extramatrimoniales o las habidas sin el objetivo de tener hijos se convierten en pecado, y no en cualquier tipo de pecado, puesto que son la lujuria y la deshonestidad unos de los pecados capitales. El sexo era tabú y el desconocimiento predominaba hasta el momento de la boda. Las conductas inmorales, que en el caso de los hombres eran permitidas, serán motivo de marca de por vida en el caso de las mujeres.

Ante esta oscura situación, los bailes eran el único momento para las relaciones. El baile de los domingos era el único espacio para poder buscar un momento para estar con los chicos. Se debe mencionar también, que estos momentos del baile se limitaban a hablar, puesto que una gran mayoría de mujeres de esta época no tenían relaciones sexuales antes del matrimonio.

Emakumeak hondartzan garai erberdinetan (muntaia). Agurtzane Zabala eta Emili Intxaustik utzitako argazkiak

En la década de los 70, comienza a vislumbrarse un cambio (en la forma de vestir: minifaldas, pantalones; cursos sobre sexualidad en la Casa Social ; comienzos en abordar temas como los anticonceptivos, el aborto...). Los cambios que iba aceptando la sociedad, también tendrán repercusión en el ámbito de la sexualidad y pondrán de manifiesto la necesidad de cambios. Aunque se trataba aún de mujeres formadas bajo una educación católica, apostólica y franquista, las nuevas generaciones de mujeres no estaban dispuestas a soportar esta profunda represión. El contraste entre unas mujeres que mantenían los pensamientos de las anteriores generaciones y otras con actitudes mas abiertas y progresistas era evidente.

La influencia del mensaje único recibido por las mujeres durante años, ha sido tan profunda que ha sido difícil para las mujeres aprender a vivir y a gozar de la sexualidad de otra forma. En este sentido, ha sido imprescindible el trabajo de grupos formados por mujeres que han divulgado un discurso de la sexualidad no limitada al matrimonio, a la concepción o al binomio hombre-mujer.

 
Gernikako Lizeo Antzokian izandako Con quien andan nuestras hijas pelikularen kartela (1957). Jose Luis Carrerok utzitakoa
 
Mende hasierako edertasun eredua. Gernikazarra Historia Taldeari ersoitako argazkia