Neska prozesioan Agurtzane Zabalak utzitako argazkia

Gernikan, erlijioaren eragina handia izango da. Gernikar katolikoek, bai irakaskuntza mailan zein karitatearen inguruan proiektu desberdinak
bideratuko dituzte XIX mende bukaeratik.

Kongregazio erlijiosoen presentzia ere nabarmena izan zen. Emakumeen orden erlijiosoak asko ziren Gernikan: Klarisak (1422 tik Gernikan), Merzedariak (1625etik), Karmelitak (1901etik), Josefinak eta San Vicente Paulen Karitateko ahizpak (1892tik).

Gerra garaian, Merzedeko konbentua, Santa Klarakoa eta Karmeliten eskola ere, egoera bereziak sorturiko beharrei erantzuteko erabiliko dira, hau da, Loiola Batailoarentzat Merzedeko komentua, gudarien babeserako Santa Klarakoa eta Ospitalerako karmelitena.

Gerraren bukaerarekin, ostera, Gernikako orden erlijiosoek euren jabetzak berreskuratuko dituzte eta elizak erregimenaren aldeko jarrera nabarmena hartu zuela
esan beharrik ez dago. Elizaren esku geratzen da gerra garaian gertatutakoa onartu eta aurrera begiratzeko mezua zabaltzeko ardura. Helburu honekin, gero eta ospakizun gehiago burutuko dira. Herritar guztiak partehartzera derrigortuta egongo badira ere, emakumeen kasuan, nabarmenagoa izango da derrigortasun eta kontrol itogarri hau.

Domeketako mezatara herri osoa joaten zen. Emakumeak eta gizonak banatuta esertzen ziren eta elizkizunetara sartu ahal izateko ezinbestekoak ziren hiru elementu: mantila, eskuliburua eta errosarioa. Hauek derrigorrezkoak ziren emakumeen kasuan.

Santa Ritako katekista taldea. Gernikazarra Historia Taldeari erositako argazkia

Erlijioaren eragina gizartean zabaltzeko, elkarte erlijiosoen laguntza jaso zuen. Gernikako elkarte hauen artean Accion Católica aipa dezakegu. Talde hau moral pribatuaren zaintzaile bihurtuko da, familietan ohitura kristauak berrezartzea lortuko dutelarik: errosarioa, otoitz egitea, mahaia bedeinkatzea.... Elkarte honetaz gain, beste gizarte partehartze erlijiosoak ere baziren, hauen artean katekistak eta sakristanak dira aipagarrienak.

Frankismoaren azken urteetatik aurrera, gizartean emango diren aldaketek eragin zuzena izango dute Elizan ere, eta moja eta apaiz batzuk, erregimenaren ideologiaren ispilua izatetik, gizartean zeuden arazoekiko kezka adieraztera pasatuko dira. Gernikan, egoera berezi hau islatuko duen mugimendua sortuko da Gizarte Etxearen inguruan.

 

 
 

La influencia de la religión en Gernika es muy importante. Desde finales del siglo XIX, los católicos realizan proyectos diferentes tanto en el ámbito educativo como en el caritativo.

La presencia de congregaciones religiosas femeninas es también importante: las Clarisas (desde 1422), las Mercedarias (desde 1625), las Carmelitas (desde 1901), las Josefinas y las Hermanas de la Caridad de San Vicente Paul (desde 1892).

Durante la guerra, el convento de la Merced, el de Santa Clara y el Colegio de las Carmelitas se reconvierten para responder a las nuevas necesidades el momento, pasando así a ser sede del Batallón Loiola el convento de la Merced, refugio de los gudaris el de Santa Clara y hospital la escuela de las Carmelitas.

Jaunartzea. Isabel Uriarte Garaik utzitako argazkia

Esta situación termina con el nuevo régimen y las ordenes religiosas vuelven a recuperar sus propiedades. La Iglesia toma una actitud a favor del Régimen y queda en sus manos la labor de promover la asunción de lo ocurrido durante la guerra y de difundir un mensaje de no mirar atrás. Con este objetivo, cada vez se oficiarán mas celebraciones a las que estarán obligados a asistir todos los habitantes y en las que la obligatoriedad de la presencia de las mujeres se hizo mas patente.

Todo el pueblo asistía a la misa dominical. Hombres y mujeres se sentaban separados y para las mujeres era obligatorio llevar tres elementos: la mantilla, el misal y el rosario.

La Iglesia, recibió. a su vez apoyo de las asociaciones religiosas para difundir su mensaje y extender su influencia en la sociedad, entre ellas cabe destacar Acción Católica quien se erigió. en encargada y cuidadora de resucitar las costumbres cristianas en las familias: el rosario, el rezo, la bendición de la mesa... Además de este grupo, también hubo otras formas de participación religiosa como es el caso de las catequistas y las sacristanas.

A partir de los últimos años del franquismo, los cambios producidos en la sociedad tienen una influencia directa en la Iglesia. Algunas monjas y curas, pasaron de ser reflejo de la ideología del Régimen a preocuparse por los problemas sociales. El movimiento que evidencia este cambio en la Iglesia, se manifiesta en Gernika alrededor de la Casa Social.

Emili Intxaustik utzitako liburuxka

 
Emakume taldea Andra Mari elizaren aurrean. Jose Luis Abaunzaren bilduma
 
Begoñako Andra Mariren bisita Gernikara (1949). Gernikazarra Historia Taldeari erositako argazkia