GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Hezkuntza >> Hezkuntza baliabideak>> UMEEKIN BISITA

UMEEKIN BISITA

BISITA HAURREKIN EDO FAMILIAN

Error:
Unknown column 't_foto.contenido' in 'field list'

Query: SELECT t_foto.idarchivo,t_foto.tipo,t_foto.nombre,t_foto.contenido FROM t_foto WHERE ( idarchivo  = 1234)
BISITA HAURREKIN EDO FAMILIAN
BISITA PRESTATZEN:

. Museoko ordutegiaz, prezioaz eta zerbitzuez informa zaitez.
. Galdetu haurrei zer ikusi nahiko luketen Museoan. Dituzten interesak jakinda, errazago egingo zaizu bisita antolatzea.
. Museoan dagoenari buruz hitz egizu haurrekin, batez ere doazen lehen aldia baldin bada; interesa sorrarazteko modua da.
. Museoak eskaintzen dituen baliabide guztiak erabili: gida didaktikoak, bisita birtuala,...

BISITAZ GOZATZEN:

. Gune bakoitzean behar beste denbora eman nahi dutena ondo ikus dezaten. Ez ahaztu bisita ezin dela izan ordu betetik gorakoa.
. Gogoan izan umeak eroso sentitu behar direla, beraz, ez ekarri arropa deserosoekin.
. Galderak, historiak eta jolasak erabili motibatzeko. Dituzten galderen eta iritzien aurrean irekia ager zaitez.
. Behatu eta kontutan izan nekatuta edo aspertuta sumatzen dituzunean atseden hartu behar dela.
. Umeen txokoa: kontutan izan ezazu Museoak umeentzako txoko berezi bat duela. 3-9 urte bitarteko umeek jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute, baina zure ardurapean izango dira.

BISITA OSTEAN:

. Bisitatik gehien gustatu zaienaz galdetu eta zer egitea nahiko luketen museora hurrengo batean datozenean.
. Dituzten galderak eta zalantzak erantzun. Erantzunak ez badakizkizu, guri galde diezazkigukezu.
. Hezkuntza Baliabideetan proposatzen ditugun ekintzak eta baliabideak erabil ditzakezu.
. Zure seme-alabek egindako lanak helarazten badizkiguzu, gure web gunean sartuko ditugu. Zure iradokizunak ere asko eskertuko ditugu.

Iradokizun hauek jarraituz gero, ziur gaude umeekin egiten duzun bisita hori benetan aberasgarria izango dela.

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA