Gernikako Bakearen Museoa
Nola heldu
Nola heldu Gernikako Bakearen Museora?
Gernikako Bakearen Museoa hiriko erdigunean dago, Foru plazan, Udaletxearen aurrean, Kultur etxearen ondoan eta Turismo bulegotik eta Andra Mari elizatik 50 bat metrora. Batzar Etxetik, Euskal Herriaren Museotik eta Europako herrien parketik hurbil.
Museoko helbidea:
©GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Foru plaza,1.
E 48300 Gernika-Lumo.
Bizkaia. Euskadi. Espainia
Tel.:(+34) 94 627 02 13
Fax:(+34) 94 625 86 08
E-mail: museoa@gernika-lumo.net
www.bakearenmuseoa.org
Ikus
koordenadak Google maps-ean
Non kokatzen da Gernika-Lumo?
Gernika-Lumo, Busturialdea-Urdaibai deritzon eskualdean dago, 20 udalerrik osotzen duten eskualdean. 1984an UNESCOk Biosferaren Erreserba deklaraturiko naturgune paregabea da.
Nola heldu Gernika Lumora?
Gernika-Lumo Bilbotik 33 km-ra dago eta aireportutik 30 km-ra, autobidetik (Zornotza) 14 km-ra, Donostiatik 105 km-ra, Gazteiztik 70 kmra eta Hendaiatik (Frantzia) 120 km-ra. Errepidetik zein trenez (Eusko Trenbideak), autobusez (Bizkaibus) nahiz kotxe partikularrean irits zaitezke.
Aparkalekua: Museoak ez dauka berezko aparkalekurik. Zeure kasako autobusean edo zeure kotxean bazatoz, Museotik hurbil aparka dezakezu (TAO ordainduta) edo Europako parkearen atzealdean (ordaindu barik) edo Don Tello kaleko doako aparkalekuan (Ertzaintzaren komisaldegiaren ondoan) edota Gernikako industrialdearen inguruetan.








