ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

kongresuak museo
Hasiera >> Kongresuak
Kongresuak
Mintegia: Bonbardaketak Euskadin (1936-1937) Otxandio, Markina, Legutio, Eibar, Bilbao, Durango, Lekeitio, Gernika, Zalla...
(2017/04/24-25)
2017/04/24
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Estatu kolpea baino hilabete batzuk lehenago, altxatuek laguntza militarra eskatua zioten Mussoliniri, eta estatu kolpearen ostean Hitlerri. Kontaktu hauen ondorioz, Aviazione Legionaria italiarra (AL) eta Legion Condor (LC) alemaniarra Francoren zerbitzupean borrokatzera bidaliak izan ziren. Iparreko Aire indarrekin batera, aireko bi indar unitate hauek, 1936ko uztailaren 22tik 1937ko abuztuaren 18a bitartean, 1000 bonbardaketa baino gehiago aurrera eraman zituzten euskal lurraldean.

Izuzko bonbardaketa kanpaina honen ekintza edo gertaeren berri eman nahi da mintegi honetan.

Haietariko gehienen 80.urteurrena betetzen den urtean, garrantzitsua da beraien inguruko ikerketa sakon bat egitea.

Gai honetan adituak diren historiagileak izango ditugu hizlari: Ángel Viñas, Paul Preston, Xabier Irujo, Patxi Juaristi, Jon Irazabal, eta abar.

Sarrera librea da; ez da aurretiaz izenik eman behar.

PROGRAMA

2017ko apirilaren 24a, astelehena

GOIZEZ
Gernika-Lumoko Udaleko Batzar gelan.
Gernika-Lumoko Udalak antolatuta
12:00
William Smallwood “Egurtxiki”-k batutako testigantzen donazioa Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Presidenteari.
William Smallwood “Egurtxiki”ren Gernika bonbatu zuten eguna. Lekukoen testigantzak liburuaren euskarazko bertsioaren aurkezpena.

ARRATSALDEZ
Elai Alai aretoan (Foru Plaza, Gernika-Lumo).
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Dokumentazio Zentruak antolatuta
16:00-16:15 Mintegiaren irekiera.
José María Gorroño
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Presidentea.
Aintzane Ezenarro
Gogora Memoriaren Institutoko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
Iratxe Momoitio Astorkia
Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria.

16.15-18.00 Aurkezlea: Ana Teresa Núñez Monasterio
Gernikako Bonbardaketaren inguruko Dokumentazio Zentrua.
·····16:15-17:00 Ángel Viñas. Francori nazi eta fazistek emandako laguntzaren inguruko negoziazioak.
·····17:00-17:15 Galderak.
·····17:15-17:45 Xabier Irujo. Euskal Herriko bonbardaketen Atlasa (1936-1937)
·····17:45-18:00 Galderak.

18:00-18:30 Kaferako atsedenaldia.

18.30-19.30 Aurkezlea: Iratxe Momoitio Astorkia
Gernikako Bakearen Museoa.
·····18:50-19:10 Patxi Juaristi. Gerra Zibilean Berriatua, Markina-Xemein, Etxebarria, Ziortza-Bolibar eta Munitibarren egondako populazioaren kontrako bonbardaketen ondorioak, ezaugarriak eta bizipenak.
·····19:10-19:30 Galderak.
19:30-20:30 Paul Preston eta Miguel Aguilar.
Paul Preston-en La muerte de Guernica liburu berriaren aurkezpena (Penguin Random House argitaletxea).

2017ko apirilaren 25a, asteartea

GOIZEZ
Elai Alai aretoa (Foru Plaza, Gernika-Lumo).
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Dokumentazio Zentruak antolatuta
09.30-11.30 Aurkezlea: Jesús J. Alonso Carballés
Université Bordeaux-Montaigne.
·····09:30-10:15 Paul Preston. Britaniarrek Euskadin, gerra garaian izandako protagonismoa: Royal Navy-a, gobernua, laboristak eta prentsa.
·····10:15-10:30 Galderak.
·····10:30-10:50 Aitor Miñambres. Legutio. Zeru ta lur artean.
·····10:50-11:10 Jesús Gutierrez. Eibarren kontrako bonbardaketak: Errepublikaren hiri sinbolikoa.
·····11:10-11:30 Galderak.

11:30-11:50 Kaferako atsedenaldia.

11.50-14.45 Aurkezlea: Iratxe Momoitio Astorkia
Gernikako Bakearen Museoa.
·····11:50-12:10 Joseba Agirreazkuenaga. Bilbo Haundiko bonbardaketa frankistak (1936-37).
·····12:10-12:30 Jon Irazabal. Durango. 1937ko martxoak 31a.
·····12:30-12:50 Galderak.
·····12:50-13:10 Iñaki Goiogana. Bonbardaketak Lekeition.
·····13:10-13:30 Xabier Irujo. Gernika 1937.
·····13:30-13:50 Iosu Galarreta. 1937: Zallaren kontrakoa bonbardaketak Bilbo konkistatu ondoren.
·····13:50-14:20 Galderak.
·····14:20-14:45 Mintegiaren itxiera eta Memoriarako Artea - Arte para la Memoria liburu berriaren aurkezpena.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDF-ak

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa: Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio zentrua

Erlazionatutako Argitalpenak

    Bonbardaketak Euskadin (1936-1937) - Bombardeos en Euskadi (1936-1937)

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA