ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

kongresuak museo
Hasiera >> Kongresuak
Kongresuak
Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa
2015/11/05
  • ..
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Gaur egungo premia sozialei ekiteko; eskubide eta ardura zibilak , giza eskubide eta ardurak, Lurrarekiko eskubide eta ardurak— artibismoaren (artearen bidezko aktibismoaren) bitartezko ikerketa-, sorkuntza- eta erakusketa-prozesu partehartzailea.

Nazioarteko bi forum, sei elkarrizketa zirkulu, bederatzi laborategi saiok, zenbait hiri-ekintzak eta erakusketa batek osatuko dute proiektu hau, 2015eko urria eta 2016ko abendua artean.

Itsasoratze artibista, Gasteiz, Gernika, Bilbo, Irun-Hendaia, Busturia eta Donostian ospatuko da.

Itsasoratze Artibista

Artibistak ez baitira lehorreratzen, gatazka begiztatu eta haren ur zakarretan barrentzen dira eraldatzeko asmoz.

Gauzen sortzaile izanik, suntsitzaile izan ordez, artistek ulertzen dugu bakea ez dela aukera askotako bat, aukera iraunkor bakarra baizik.
Gernikako Deklarazioa, Artea eta Bakearen Lehen Nazioarteko Topaketa, 2003ko abendua

Artea indar ebolutibo-iraultzaile bakarra da gizarte sistema zaharkitu baten ondorio errepresiboak deuseztatzeko gai dena ARTELANA BEZALAKO GIZARTE ORGANISMO bat eraikitzeko. Arte diziplina modernoago honek —Eskultura Soziala / Arkitektura Soziala— beteko du bere xedea pertsona guztiak gizarte organismo horren sortzaile, eskultore edo arkitekto bilakatuko direnean. Soilik orduantxe gauzatuko da Happening-a. […] GIZAKI ORO ARTISTA DA eta bakoitzak bere askatasun egoeratik ikasten du xedatzen GEROKO ORDENA SOZIALAREN ERABATEKO ARTELANEAN norberari dagokion kokapena.
Joseph Beuys, I am searching for field character, 1973.

Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” gaur egungo premia sozialei artearen bitartez ekiteko prozesu bat da, ikerkuntzan, partehartzean eta erakusketan oinarritzen dena. Irudizko ontzi batean itsasoratuko gara, eskubide eta ardura zibil, gizatiar zein ekosistemikoen itsas zakarretan nabigatzeko. Eta abian ipiniko gara honako helize eta lemarekin: ‘artibismoa’ edo indarkeriarik gabeko baliabide sortzaileen bitartezko aktibismo sozial eta politikoa.

Nabigazio-Kaiera:
Hiru itsas handik eta lau jarduera motak xedatuko dituzte Itsasoratze Artibistaren norabidea, maniobrak eta jitea.

Itsasoak:
1) Eskubide eta Ardura Zibilak;
2) Giza Eskubide eta Ardurak;
3) Eskubide eta Ardura Ekosistemikoak (Lurraren eskubideak eta harekiko ardurak).

Jarduerak:
1) Kubiertako Biribilak kolektibo edo pertsona gonbidatuekin: Combatants for Peace, Žene u Crnom, Artifariti, Mosireen, Ruta Pacífica de las Mujeres, Enmedio, Ruckus Society, UK Uncut, Yes Men edo Center for Artistic Artivism, besteak beste. 6 Elkarrizketa Biribil antolatuko dira 2016an zehar. Biribil horietan parte-hartzea pertsona orori irekia da eta ospatuko diren lekuen edukieraren arabera mugatuko dira. Biribil bakoitzak 3 ordu iraungo du.
2) Laborategi Saioak Biribiletara gonbidatutako kolektibo edo pertsonek inspiratuta. 2015en amaieratik 2016en amaiera arte 9 Laborategi Saio egingo dira, haietako 6 Kubiertako Biribilen ondoren eta horietan inspiratuta. Laborategi Saioetako parte-hartzea irekia izango da aldez aurretik izena emanda. Parte-hartzaileen muga Laborategiak egingo diren tokien edukiaren araberakoa izango da. Iraupena 6-8 ordu bitartekoa izango da.
3) "Abordatzeak" edo hiritar interbentzioak. Laborategi Saioetako parte-hartzaileek batera diseinatuta eta programatuta. Laborategien ondoren iragarriko dira.
4) Erakusketak, singladura denetan zehar sortutako material guztien, alegiazko zein fisikoen bilduma.

Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bake Museoaren ekimen bat da Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bakearen Itsasargiarentzat.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDF-ak

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016

Erlazionatutako Ekintzak

Erlazionatutako Argitalpenak

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA