ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

kongresuak museo
Hasiera >> Kongresuak
Kongresuak
MINECRAFT GERNIKA: Euskal Kostaldeko altxorrak
2015/06/21
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Zer antolatzen dugu?
"Minecraft Gernika" 1. topaketa antolatu dugu online, ekainaren 21ean 10:00etatik 22:00etara. Topaketa honetako gaia "Euskal kostaldeko altxorrak" izan da, “Euskal Kostaldeko Museoen Eguna” ospatzen baita ekainaren 20 eta 21ean.

Euskal kostaldeko lekurik garrantzitsuenak eta bertako altxorrak erakusten dituen mundu bat sortzea da gure helburua. Gernika eta bere Bakearen Museoa (ekitaldiaren antolatzailea), Donostia, Bermeo, Mutriku, Getaria, Zarautz, Santurtzi... eta beste hainbat herri, museo eta ondare aurki ditzakegu gure kostaldean (itsas museoak, arrantzalearena, fosilak, erromatarrak, industrialak, txakolinarena, moda, aurrehistoria, burdinolak eta abar. Baina ez hori bakarrik; zuentzat altxorra den beste edozein gauza sortu ahal izango duzue: balegizonak, arrantza, natura, paisaia, geologia, herriak eta bertako jendea, itsasargiak, itsasoko fauna, landaredia, basoak, mendiak, janaria...

Leku hauek eraikitzeaz gain, atxorrak ezkutatu, labirintoak egin... ahal izango dira, beste jokalariek leku horiek eta altxorrak bilatzen goza dezaten.

Museoak zabaldu nahi dituen baloreak sustatzeko aukera paregabea ematen digu jolas honek (lankidetza lana, leku eta errealitate desberdinetako jendea ezagutu, elkarrekin eraiki, bata bestearen ideak eta lanak errespetatzea).

Nork antolatzen du?
Gernikako Bakearen Museoak. Bake museo bakarra da estatu mailan eta arlo nagusi bi aztertzen ditu: memoria eta historia batetik eta bakea eta giza eskubideak bestetik.

Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza arloak antolatzen du, giza eskubideak, bakearen kultura eta errespetua sustatzeko lan egiten duenak.

Nork parte har dezake?
10 urtetik gorako gazte eta nerabeek. Ez da aurretiaz izenik eman behar.

Ekimen hau edo besteei buruzko informazio gehiago behar izango bezenu, utziguzu zure emaila edo zure familiako nagusi batena eta hel araziko dizugu.

Jolasteko zein betebehar dago?
Minecraft originala edo ordainpekoarekin bakarrik jolastu ahal izango da, egunean bertan (ekainaren 21ean, 09:55) emango diren pasahitzekin zerbitzarira sartu ondoren. Sartzeko datuak gure webean eta sare sozialetan argitaratuko ditugu.

Noiz izango da hurrengo ekimena?
Gernikako Bakearen Museoak “Minecraft Gernika”-ren beste 2 topaketa antolatuko ditu 2015. urtean, gai desberdinekin.
1-Iraila (Nazioarteko Bakearen Eguna dela eta)
2-Azaroa-abendua

Eta gero zer?
Egingo diren 3 topaketetako munduak nolakoak diren erakusteko, 2016an erakusketa bat antolatuko dugu. Gainera, sorkuntza onenak 3D formatuan egongo dira ikusgai.

Nork laguntzen du?
Games for Peace online jokoen bidez gatazka lekuetan bizi diren gazteen arteko zatiketa apur dezakeela sinisten duten pertsona talde batek osotzen du.

Bideojolas komertzial ezagunak erabiltzen dituzte, beti ere mundu birtualean komunikazioa eta lankidetza eskatzen dutenak.

Zer da Minecraft?
Minecraft© sormenezko eraikuntzan oinarritzen den jolasa da; oso zabaldua eta ezaguna da nerabeen artean eta taldeka edo bakarka jolasteko aukera dago. Mundu ireki batean kokatzen da jokalaria eta propietate desberdineko kuboak erabiliz edozein eraikin nahi mundu sor dezake.

Official Minecraft Trailer

Minecraftek jolasteko 2 modu eskaintzen ditu: biziraupenekoa eta sormenekoa. Azken modu hau, sormenekoa, izango da gure topaketan jolasteko modua.

Egile eskubideak:
Hiru topaketetan sortuko diren munduan, Creative Commons lizentzia izango dute. Gernikako Bakearen Museoak ekintzen zabalkunderako erabili ahal izango ditu egindako lanak.

Jolas hezitzaileak al dira benetan?
Hurrengo artikuluetan azaltzen da jolasen garrantzia hezkuntzan, horien artean Minecraft.

Minecraft. Construyendo aprendizajes bloque a bloque
¿Por qué utilizar videojuegos en educación?

Kontaktua

hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net

PDF-ak

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa
Laguntzailea: Games for Peace

Erlazionatutako Argitalpenak

    Minecraft Gernika (2015/06/21)
© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA