ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

kongresuak museo
Hasiera >> Kongresuak
Kongresuak
Nazioarteko 1. Artea eta Bakea Jardunaldiak
2003/12/01
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Sarrera

Artea eta Bakea UNESCOk “Bakearen Hiria” deklaratutako Gernika-Lumon kulturaren eta Bakearen aldeko lanean diharduten hiru erakundeek sortutako egitasmo eta lan-ildo dugu. Erakunde horiek (Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika Gogoratuz Fundazioa eta Gernikako Kultur-Etxea) 1999an artea eta bakearen arteko harreman estuari buruzko ikerketa, heziketa eta zabalkuntza lanari ekiteko erabakia hartu zuten. Artearen ildotik abiatuta eta bere osotasunean hartuta, munduko kulturaren sorkuntzari ekarpenak egin ahal zaizkionez baita Bakearen kulturari ere.

Ia hasieratik hiru erakunde horiek elkarlanean aritu izan dira artista ospetsu birekin (William Kelly, Australia) eta Alex Carrascosa (Euskal Herria) honako jardueretan parte hartuz:
- “Berradiskidetasuna eta Artea” izeneko nazioarteko erakusketa (1999-2000)
- “Sua eta argiaren plaza: bakezaleen lekua” instalazioa (2001) ©William Kelly
- “Kids Guernica” (2003) nazioarteko egitasmoaren partaide
- I. Nazioarteko Artea eta Bakearen Elkarraldia eta tailer didaktikoen antolakuntza
- “Bake paisaiak” ©William Kelly izeneko instalazioa
- “Arte humanista: leku sinbolikoak” ©William Kellyren Erakusketa
- II. Nazioarteko Artea eta Bakearen Elkarraldia (2005)
- III. Nazioarteko Artea eta Bakearen Elkarraldia (2007)

2003. urtean, I. Nazioarteko Elkarraldiaren bukaeran, mundu guztitik etorritako artistek ARTEA ETA BAKEAREN MANIFESTUA idatzi zuten.

Testu honekin bat egin eta sinatu nahi baduzu, inprimatu, sinatu eta Gernikara bidal iezaguzu.

Nazioarteko 1. Artea eta Bakea Jardunaldiak Gernika-Lumon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egin ziren 2003ko abenduan.

Parte hartzaileak: Iñaki Arzoz, Ignacio Ayestaran, Nestor Basterretxea, Alex Carrascosa, Noe Cornago, M° Elena Diez, Anita Glesta, Tony Grady, Robert Godfrey, Luis Iriondo, Juliantxo Irujo, Inma Jimenez, Jan Jordaan, Veronica kelly, William Kelly, Benjamin Mckeown, Julian Momoitio, Père Ribera, Raymond Watson, Iñaki Zuazo.

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Gernikako Kultur etxea antolatzaile izanik, Alex Carrascosa artistak zuzendu eta sortutako tailer plastikoak William Kelly-ren laguntzarekin eta Euskadira Nazioarteko I. Bilgune honetan parte hartzeko etorri diren mundu guztiko hainbat artistaren laguntzarekin.

Bigarren hezkuntzako neska-mutilentzako tailerrak dira, arteak bakearen aldeko lanarekin eta gatazkak tratatu eta konpontzearekin duen zerikusia jorratzeko. Tailerrak ondorengo ikastetxeetan egin ziren Artea eta Bakea Nazioarteko Jardunaldiak iraun zuen aste bietan.

Tailer didaktikoetan parte hartu zuten ikastetxeak:

Allende Salazar Eskola publikoa (Gernika-lumo)
Gernikako Institutoa (Gernika-Lumo)
Seber Altube Ikastola (Gernika-Lumo)
San Fidel Ikastola (Gernika-Lumo)
Barrutialde Eskola Publikoa(Gernika-Lumo)
La Merced Ikastetxea(Gernika-Lumo)
Ignacio Ellacuria BHI(Bilbao)
San Ignacio BHI (Bilbao)
Mariaren Bihotza Ikastola (Donostia-San Sebastián)
Zubiri Manteo BHI (Donostia-San Sebastián)
Arte Ederretako fakultatea UPV-EHU

Fitxa Teknikoa

AGIRIA

“Adierazpena: Artea eta Bakeari buruzko baieztapena Gernikan”

Gizakiaren helburu nagusienetariko bat, bere sormen ahalmenaren bitartez mundu positibo bat lortzearen sinismena lortzea dela pentsaturik, non bakea gerrari nagusitu ahal zaion, zintzotasuna espirituaren krudelkeriari eta ulermena biolentziari; guk, behean sinatzen dugun artistok eta Artea eta Bakeari buruzko Nazioarteko 1go Topaketan, Gernika hiri artistiko – sinbolikoan bildu garenok eta helburu hauen alde sinatu dugunok, gure erantzunkizuna eta baliabide giza – artistiko, intelektual eta izpiritualak adieraztea ohore bat dela uste dugu bai geure buruarentzako baita ingurukoenentzako erronka ere. Gainera, artearen espresioak, ahal duen heinean behintzat, gizateriak, daukan ahalmenaren ulermen hobea lortzen lagundu eta hortaz, gizarte mundial hobea lortzeko balio izan beharko lukeela deritzogu.

Jakin badakigu gure lanbide barruan ere badaudela, artea eta bizitza aparteko gauzak direla pentsatzen dutenak; besteen ikuspuntuak ondratzen eta errespetatzen ditugun aldi berean, guk, erabat eta gartsuki sentitzen dugu, XXI. Mendeko Artearen norabideak, berradiskidetzeari, bakeari eta herri eta kultura guztien giza ulermenari era esanguratsu batean, laguntza emango dioten giza idealak zeintzu diren islatuko dituela. Hori dela eta, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren printzipioen alde agertzen dira.

Argi eta garbi ikusten dugu, artea guretzat ez dela formak lortzeko hariketa soil bat; artea ez dela “neutrala”; ez dela ezarritakoa apurtzeko “mailua”; ez dela “ispilu” soil bat izan behar –bizirik gabeko objetu bat izatedun gizartea bakarrik islatu ahal duena, baizik eta formen bidez lortutako ideia esanguratsuen adierazpena dela.

Artea maila eta partaide asko dituen praktika bat da eta (disziplina guztietan bezala, bai zientzian, medikuntzan, gizatasunean, politikan,...) bere lorpenik garaiena pertsona edo gizarte moduan ulermen sakonagoa lortzen laguntzean gertatzen da, hots, gizateriak hoien probetxua jasotzen duenean.

Arteak, beharren, itxaropenen, errealitatearen eta giza nahiekin zerikusirik ez lukeela izan beharko esan dutenak ere badaude –“bataila” guztien “gainetik” egon beharko lukeela diotenak. Kontrara, arteak aldi berean gauza bi egin beharko lituzkeela dakigu: alde batetik, gizakiak dituen dimentsioen aukerak onartu eta bestetik, hizkuntza egoki eta adierazgarri baten bitartez egin.

Lorpen horiek hiriko arteak eta mendebaldeko arteak formulaturiko hitzekin bakarrik ezin daitezkeela ulertu uste dugu. XXI. Mendeko arte adierazgarria ez da bakarrik etorriko, ezta ez du zigortua izateko beharrik ere, europear eta amerikar zentru kultural eta artistiko zorrotz horietatik. Lortutakoa, lehenengo munduko lana bere baitan hartzen duen moduan, indigen, arte independienteak, Ekialdeko zein Mendebaldeko beste arte batzuk, Hegoaldeko edota Iparraldeko hemisferioko kulturen moduan ere ulertu beharra dago.

Milaka pertsonarekin, -historikoak garaikideak diren artistekin daukagun zorra onartzen dugu, intelektualak eta filosofoak, olerkariak, dramagileak, elaberrigileak, zinegileak, kontu kontalariak eta humanistak. Hauetaz gain, munduko pertsona guztien ulermenerako lan egiten duten guztiekin. Erronka honetan parte hartzea errespontsabilitatea eta ohorea da baita bizi ospakizun honetan laguntzea ere, gizateria eta bakea hemen daude, guretzat, guztiontzat.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDF-ak

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika Gogoratuz eta Gernikako Kultur Etxea

Erlazionatutako Ekintzak

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA