ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

kongresuak museo
Hasiera >> Kongresuak
Kongresuak
ARTEARI ETA JUSTIZIA SOZIALARI BURUZKO 3. NAZIOARTEKO KONFERENTZIA:
Arteak, krisia eta gizarte-eraldaketa (2012/10/7-8)
2012/10/07
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Honen bidez Arteari eta Justizia Sozialari buruzko 3. Konferentziaren berri eman nahi dizuegu. Aurtengo konferentziaren gaia Arteak, krisia eta gizarte-eraldaketa da, eta Gernika konferentziaren kokalekutzat hautatu izana, sinbolikoa izateaz gain —aurten betetzen da, hain zuzen, bonbardaketaren eta Picassoren Guernica maisu-lanaren 75. urteurrena—, garrantzitsua da gai horren testuinguruari dagokionez.

Mendebaldeko gizartearen gaur egungo krisia gure bizitzako oinarrizko alderdi askotan izaten ari da eragina. Eta krisi hori, hein handi batean, banku-sistemaren diru-gosearen zein politikako ustelkeriaren eta kudeaketa txarreko zenbait formaren ondorioz sortua da. Oinarrizko giza eskubidea da lanpostua, etxebizitza, elikagaiak, hezkuntza eta osasungintza izatea, bai eta arte-lanak egiteko, sortzeko eta partekatzeko konpromisoa askatasunez hartu ahal izatea ere. Halere, munduko leku askotan krisia ez da gaur egungo kontua, etengabeko krisia baitute, eta arteak krisian dauden gizarteetan duen eginkizunari buruzko eztabaida orok kontuan hartu behar ditu errealitate horiek.

Egoera horrek galdera ugari jartzen ditu mahai gainean hainbat gairen inguruan: gobernantza, aldaketa, moraltasuna, askatasuna, justizia, banakako eskubideak, iraunkortasuna eta gizartea, besteak beste. Gai horiek funtsezkoak dira giza eskubideetarako, ez soilik Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean ageri direlako, baizik eta arteetan, oro har, behin eta berriz errepikatzen diren gai nagusiak ere badirelako. Krisialdietan, artea zenbait formatan ageri ohi da, bai pentsamendu kritikoaren bidez, bai bidegabekeriari, hipokrisiari eta desberdintasunei aurre egiteko kemena areagotzearen bidez. Artistek beraien inguruan gertatzen dena islatzen dutenez, funtsezko eginkizuna dute pertsonak, gizarteak eta kulturak eraldatzeko. Aurtengorako hautatu dugun lekua, Gernika, oso esanguratsua da arteak eta eraldaketa krisi-garaian kontzeptuari dagokionez; izan ere, hiria oso erreferentzia garrantzitsua da munduan arteetarako eta mugimendu bakezalerako.

Arteari eta justizia sozialari buruzko konferentziaren aurreko edizioak Durbanen (Hegoafrika, 2010) eta Nikosian (Zipre, 2011) egin dira, Durbango Teknologia Unibertsitatean eta Nikosiako Unibertsitatean, hurrenez hurren. Aurtengo konferentzia garrantzitsua da, hura egitek leku historiko bat hautatu delako, Gernika-Lumo. Bertan, Arteak, krisia eta gizarte-eraldaketa gaiaren inguruan eztabaidatzen eta hausnartzen jardungo dugu, alderdi anitzeko ikuspegi berritzaile batez.

Konferentzian erabiliko den hizkuntza ingelesa izango da. Ez da itzulpen zuzeneko zerbitzurik eskainiko.

Kongresuko argazkiak

Fitxa Teknikoa

PROGRAMA

Begiratu gazteleraz edo ingelesez.

IZEN EMATEAK ETA ARGIBIDEAK
Iratxe Momoitio zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net, Gernikako Bakearen Museoa, Plaza de los Fueros, 1, 48300 Gernika-Lumo, tel +94 627 02 13.

Kolaboratzaileak:
- Jan Jordaan, Arteari eta justizia sozialari buruzko 2010eko konferentziaren arduraduna. Hegoafrikan egin zen, Durbango Teknologia Unibertsitatean. Art for Humanity erakundeko kidea ere bada.
- Mike Hajimichael, Arteari eta justizia sozialari buruzko 2011ko konferentziaren arduraduna. Zipren egin zen, Nikosiako Unibertsitatean (Komunikazioen saila).

Babesleak:
Euskadi Fundación 2012 Fundazioa. Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Elkartea; Giza Eskubideen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDF-ak

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegia eta Gernikako Kultur Etxea

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA