ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

kongresuak museo
Hasiera >> Kongresuak
Kongresuak
I NAZIOARTEKO BATZARRA: ARTEA, OROIMENA ETA DEMOKRAZIA
Picassoren ?Guernica?tik gure egunetara (2012/10/09-11)
2012/10/09
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Artelan handiek hainbat zentzu uztartzen dituzte, beren moduan, askotariko balio estetiko, etiko eta politikoekin. Gizakion izanari eta gertaera historiko eta sozialei buruzko benetako ikerketa bat aktibatzen dute, pentsatu, ikusi eta esperimentatu daitekeenaren irudi berriak sortuz.

Picassok 1937an egindako “Guernica” sormen artistikoaren kasu eredugarria da ildo horretatik, zeren esanahi horiek integratzen baititu elkarrizketa ireki, kritiko eta enigmatiko batean. Espainiar Gerra Zibilaren testuinguruan pintatuta, Errepublikako Gobernuaren eskariz, Parisko espainiar Pabilioian erakusteko, basakeria eta populazio zibilaren aurkako bonbardaketak salatzen dituen ikur unibertsaltzat hartzen da orain ere.

2012 urtean, 75 urte betetzen dira koadroa aurkeztu zenez geroztik; horri lotuta, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen ospakizunak esparru egokia eskaintzen du beraren egunerokotasuna berrikusteko, balio demokratikoen aldeko apustu iraunkorrarekin duen konpromisoa berrikusteaz batera. Halaber, hausnarketa egin nahi genuke sormenaren, oroimenaren eta proiektu demokratikoaren instituzio iraunkorraren arteko lotura sakonei buruz, euskal eta europar testuinguru garaikidean eta testuinguru globalean. Batzar honek gai horiek eztabaidatu nahi ditu, bai argibide filosofiko eta historikotik eta bai ikerketa artistiko eta literariotik.

Batzarraren egoitzak
Bilbo eta Gernika-Lumo (3 egun, 2012ko urriaren 9tik11ra)

Kongresuko argazkiak

Fitxa Teknikoa

PROGRAMA

Urriak 9, asteartea

GERNIKA-LUMO. Elai-Alai aretoa.

->10:00-10:30 Harrera ekitaldia

->10:30-12:00 Gijs Van Hensbergen: Guernica. Ikuskera berria
Arte kritikaria eta kritikari gastronomikoa, saiakeragilea, bere liburuen artean Gaudi: a biography, Harper Collins, 2003 eta Guernica: la historia de un icono del siglo XX, 2005.

->12:00-13:30 Mikel Iriondo: Lotura kritikoak. Estrategia narratiboak eta indarkeriaren memoriak.
Estetika eta Arteen Teoriaren Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatea.

BILBAO. UPV-EHU-ko Paraninfoa. Bizkaia aretoa.

->16:30-17:15 Santi Eraso: "Bake Ituna (2013-2016)" proiektuaren aurkezpena.
Kultur aholkularia. Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua.

->17:15-18:45 Jesús Carrillo: Gernika museo instituzioaren eraldaketaren ardatza.
Arte historialaria eta MNCARSeko kultur programen burua.

->18:45-19:00 Atsedenaldia

->19:00-20:30Andrea Giunta: Irudiaren eraginak.
Arte Latinoamerikarreko eta Kritikako Katedra. Latino-Amerikarreko Guneko (CLAVIS) zuzendaria. Ikasketa Arteko eta Artearen Historiako Departamentua. Texaseko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatea, Austin. Bere liburuen artean: El Guernica de Picasso. El Poder de la representación, Europa, Estados Unidos y América Latina, Biblos, 2009.

Urriak 10, asteazkena

GERNIKA-LUMO. Elai-Alai aretoa.

->10:00-11:30 Xabier Sáenz de Gorbea: Biolentziaren psikogeografia
Artearen azkenengo mugimenduen irakaslea EHU-UPV. Arte kritikaria eta erakusketa komisarioa. Gure Artea 2012 Saria.

->11:30-12:00 Atsedenaldia

->12:00-13:30 Fernando Castro Flórez: Diskurtso egokia. {Eraginen larritasuna eta Gernikari buruzko parodia posmodernoa}.
Estetikako eta Arteen Teoriako irakaslea. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa. Bere libuen artean Saintes y otros desafueros del arte contemporáneo, Cendeac, 2007 eta Picasso, el rey de los burdeles, Abada, 2008.

BILBAO. UPV-EHUko Paraninfoa. Bizkaia aretoa.

->16:30-17:45 Komunikazioak

1. taldea Oroimena eta jabetzea Picassoren "Guernica"-ren inguruan.
Giulia Quaggio: "Guernica"-ren harrera transtsizio demokratikoaren kulturan.
Teo Santos: "Guernica"-ren iksupegia trikornio batetik begiratuta.
Mari Carmen Gascón: "Guernica"-k egunkarien lehen orrialdeetan.

2. taldea Estetikatik eta politikatik: auzi garaibideak.
Leire San Martin: Koadro batetik haraindi.
Alejandro Arozamena: Gertaera, munduko egiak eta fenomenoak. Picassoren izen supernumerarioari buruz.
Iratxe Yañez: Argazkilaritzatik margora, oroimena berraurkituz.

3. taldea Arteak eta identitate demokratikoen sorrera.
Marta Bruguet: Himno nazionalak. Identitate minduak.
Alex Carrascosa: Artea demokratizatu demokrazia eraikitzeko.
Pío Pérez: Jose Zapirain bertsolaria: arteari, gerrari eta frankismoaren krimenen salaketari buruzko gogoetak.

->17:45-18:00 Atsedenaldia

->18:00-19:00 Fernando Golvano: Labirinto irudia. Memoria, estetika eta politika.
Estetikako eta Arteen Teoriako irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Arte kritikaria eta erakusketa komisarioa.

->19:00-20:30 José Jiménez: Gerra, terrorea, bakea. Artearen galdera.
Estetikako eta Arteen Teoriako Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa. Bere liburuen artean Memoria, Tecnos, 1996 eta Una teoría del arte desde América Latina, ediciones Turner, 2011 daude. L'Ordre des Arts et des Lettres Saria, Francia, 2011.

Urriak 11, osteguna

GERNIKA-LUMO. Elai-Alai aretoa.

->10:00-11:30 Lynda Morris: Picassoren "Guernica"-ko espirituaren jarraipena 1945aren ondoren.
Norwich University College of the Arts-en irakaslea, erakusketa komisarioa, bere liburuen artean Picasso. Peace and freedom, Tate, 2010 dago.

->11:30-12:00 Atsedenaldia

->12:00-13:30 Euskadiko artisten arteko solasaldia: Basterretxea, JOsu Rekalde, Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum.

BILBAO. UPV-EHU-ko Paraninfoa. Bizkaia aretoa.

->16:30-18:30 Komunikazioak

1. taldea Oroimena eta jabetzea Picassoren "Guernica"-ren inguruan.
Jesús González de Zarate: Ikonografiari buruz Guernican.
Montserrat Barquín: Raíces.

2. taldea Estetikatik eta politikatik: auzi garaibideak.
María Ayllón: Kultura merkantzia gisa. Berritzaileenganako (novísimo) hurbilketa bat kulturaren industriaren ikuspegi adorniarretik abiatuta.
Rosa Benéitez: Espainiako 68ko poesia: Jose Miguel Ullanen "tercio incluso"aren estetika.
Aitor Aurrekoetxea: Estetika autoritaria y subjektu autonomoa.
Garazi Pascual: Abanguardia eta globaltasuna XXI. mendeko euskal artean.

3. taldea Arteak eta identitate demokratikoen sorrera.
Maria Antonietta Malleo: Artea eta espazio publikoaren demokratizazioa arabiar udaberrian.
Mónica Labonia: Barkamena eta berradiskidetzea Casamancen (Senegal) tradizioaren, hiritartasunaren eta demokraziaren galbahearen arabera.

->18:30-19:00 Atsedenaldia

->19:00-20:30 Joseba Zulaika: Guernica eta Minotauroa: Picasso eta Guggenheim Bilbao tartean.
Antropologoa eta Center for Basque Studies University of Nevada, Reno (Estatu Batuak)-eko irakaslea. Bere liburuen artean Aprendiendo del Guggenheim Bilbao, Akal, 2007 eta Terrorism. The self-fulfilling prophecy, University of Chicago Press, 2009 daude.

->20:30 Amaiera ekitaldia

KOMUNIKAZIOEN ATALAK

Oroimena eta jabetzea Picassoren "Guernica"-ren inguruan.
Koordinazioa: Ricardo Abaunza eta Maria Oianguren

Estetikatik eta politikatik: auzi garaibideak.
Koordinazioa: Aitor Aurrekoetxea eta Fernando Golvano.

Arteak eta identitate demokratikoen sorrera.
Koordinazioa: Belén Altuna eta Mikel Iriondo.

IZEN EMATEAK ETA ARGIBIDEAK
Maria Oianguren mariaoianguren@gernikagogoratuz.org, Gernika Gogoratuz, Artekalea, 1-1º, 48300 Gernika, tel +94 625 35 58.

KONGRESUAN IZEN EMATEA DOAN DA.

Izen emate fitxa bidaltzea beharrezkoa da Bilbotik Gernika joan-etorria autobusez egin ahal izateko eta baita hitzaldi eta komunizioetarako ere.

Kongresuaren hitzaldietan gaztelania eta ingeleseko itzulpen zuzena egongo da.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) aukera libreko 2 kreditu ematen ditu.

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Fernando Golvano (UPV-EHU)
Ricardo Abaunza (Gernikako Kultur Etxea Fundazioa)
Iratxe Momoitio (Gernikako Bakearen Museoa)
Maria Oianguren (Gernika Gogoratuz)
Belén Altuna (UPV-EHU)
Aitor Aurrekoetxea (UPV-EHU)
Mikel Iriondo (UPV-EHU)
Jesús Carrillo (MNCARS Madrid)

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Andrea Giunta
José Jiménez
Lynda Morris
Gijs Van Hensbergen
Fernando Castro Flórez
Joseba Zulaika
Fernando Golvano
Mikel Iriondo
Belén Altuna
Aitor Aurrekoetxea
Ricardo Abaunza
María Oianguren
Iratxe Momoitio

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDF-ak

Antolatzaileak

ANTOLATZAILEAK: UPV-EHU, GERNIKA GOGORATUZ FUNDAZIOA, GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOA.

Babeslea: FUNDACIÓN 2012 FUNDAZIOA. Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea; EUSKO JAURLARITZA.

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA