ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

kongresuak museo
Hasiera >> Kongresuak
Kongresuak
Bake Museoen V. Nazioarteko Kongresua
2005/05/01
  • ..

Aurkezpena

Bakearen Museoek Bradford (Britania Haundia, 1992), Statdschlaining (Austria, 1995), Osaka eta Kioto (Japonia, 1998) eta Ostende (Flandes, Belgika 2003) hirietan egindako kongresuen ostean, Gernika-Lumon (Euskadi, Espainia) izan da Bake Museoen V Nazioarteko kongresua (2005eko Maiatzak 1-7) ospatu den lekua.

Kongresuaren lema “Bake Museoak: Oroimen, adiskidetze, arte eta bakearentzako ekarpen bat” izan da, hiru gai nagusi landu direlarik:
1. Arteak bakearen kulturari egiten dion ekarpena
2. Bakearen Museoak berradiskidetze haziak munduan
3. Oroimenak mundu baketsuaren eraikuntzarako duen garrantzia

Bake Museoen 130 ordezkari baino gehiago hurreratu ziren Gernikara esperientziak elkarri kontatzera, egitasmoei buruzko informazioa trukatzera eta orain urte batzuk Bakearen Museoen Nazioarteko Sarea sortuz hasi zen harremana sakontzera.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDF-ak

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA