Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

fachada museo
Hasiera >> Informazioa >> Historia / Misioa

Historia / Misioa

Historia

Gernikako Bakearen Museoa Gaurko Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Museoa izan zen lehenago. Museoa, Gernika-Lumoko udalak sortu zuen 1998eko apirilaren 7an, Auzitegia eta Posta eta telegrafoetako bulegoak zeuden lekuan, hiriaren berreraikuntza garain Manuel Ma Smith-ek diseinatutako eraikinean, hots, Foru plazan (Udaletxe aurrean).

Museo hori, museo historikotzat har zitekeen, Gernika-Lumoko historia jorratzen baitzuen, batez ere Gerra Zibila eta bonbardeaketa.

Gernikako Bakearen Museoa Gernikako Bakearen Museoa 1999 eta 2002. urteen artean museoak etxea egokitzeko obrak egin zituen (zenbait alditan) besteak beste Kultura Ministeriotik (Arte Eder eta Kultura Ondasunen Sailetik) jasotako laguntzei esker, eta, proiektu museografiko bat prestatu eta gauzatu ondoren, Bakearen Museoa bihurtzea erabaki zen (Euskadiko eta Espainia estatu osoko lehena).

  • Gernikako Bakearen Museoa
  • Gernikako Bakearen Museoa
  • Gernikako Bakearen Museoa

2002ko uztailaz geroztik, Gernikako Bakearen Museoa Fundazio bat da; beraren babesle eta sortzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gernika-Lumoko Udala direlarik.

  • Gernikako Bakearen Museoa
  • Gernikako Bakearen Museoa
  • Gernikako Bakearen Museoa

Beraz, 2003. urtetik aurrera zabaldu zituen berriro ateak Museoak (2003ko urtarrilaren 8an), bere profila eraberrituz eta aukerak ugarituz, eta gaur egungo munduaren premiekin bat datorren instituzioa bilakatu zen. Gunea hazi egin da, museo erakargarri eta dinamiko bihurtzeraino, sentitzeko eta bizitzeko museoa izan nahi du; hau da historiak, hunkiberatasunaren eta enpatiaren eskutik, adiskidetzeko bidea zabal diezagun tokia , eta denon artean bakeari forma eman dieziokegula pentsatzeko lekua.

Gernikako Bakearen Museoaren 10 urteurrena 2008. urtean Museoak bere 10.urteurrena bete zuen, urte askotan hartutako bidetik jarraitzeko asmoz.



Lan taldean lan egiteko duen grina dela eta, Gernikako Bakearen Museoak, estatuko eta nazioarteko sare askoren kide aktiboa da aspaldidanik:

  • INTERNATIONAL NETWORK OF MUSEUMS FOR PEACE (Bakearen aldeko Nazioarteko Museoen Sarea)
  • ICOM: Nazioarteko Museoen Kontseilua
  • IC-MEMO (ICOM-eko "Museoak eta oroimena" atala)
  • AIPAZ (Asociación española de investigación para la paz)
  • INTERNATIONAL COALITION OF SITES OF CONSCIENCE
  • GIZA ESKUBIDE ETA BAKE HEZKUNTZAREN ELKARTEEN FOROA

Misioa

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren helburua bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan heztea da, Gernika-Lumo, Bizkaia eta Euskadi erreferentzia (tokiko, herrialdeko, nazioko eta nazioartekoak) izatea --historiaren eta bakearen arloko beste antolakunde batzuen lanarekin batera-- lortze aldera.

  • Gernikako Bakearen Museoa
  • Gernikako Bakearen Museoa
© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA