Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa

Gernikako Bakearen Museoa

Taldean etorri nahi duzu Museoa ikustera?

taldeentzat bisitak

Erreserba orria bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara.






actividades museo
Hasiera >> Hezkuntza >> Tailer Didaktikoak

Tailer Didaktikoak

Tailerrak hezkuntza prozesu bat izateko sortu dira eta helburu argi bat dute: partehartzaileak bakearen kulturara hurbiltzea jolas-jardueren eta sormenaren ikuspegitik.

  • Nori zuzendua:
    adin desberdinetako taldeak izan daitezke: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, denbora libreko taldeak, unibertsitatea, nagusiak eta abar.
  • Kopurua:
    gutxienez 10 eta gehienez 25 pertsona
  • Ordutegia:
    asteartetik ostiralera Museoko ordutegian (10.00-14:00 eta 16:00-19.00). Data hauetatik kanpo egiteko aukera legoke.
  • Iraupena:
    ordu bat edo ordu bat eta erdi.
  • Talde-arduradunak:
    ekintzak irauten duen denbora guztian taldearekin egon beharko du eta behar izanez gero, taldea behar bezala egoteaz arduratuko da.
  • Erreserba:
    gutxienez bi egun lehenago deitu beharko da eguna eta ordua eskatzeko.
  • Salneurria:
    doakoa
  • Taldeak garaiz iristen saiatu behar dira.
  • Museora ikasleekin etorri baino egun batzuk lehenago, ikastetxera deituko dugu ekintzaren xehetasunak lotzeko.
  • Aurretiaz Museoan bertan presta daiteke bisita, irakasleak behar dituen material eta aholkularitza emateko prest baikaude.
  • Nahi izanez gero, hezkuntzako atal desberdinetan dauden materialak deskarga daitezke, irakasleek aurretiaz lan ditzaten.

Argibiderik nahi izanez gero, posta elektronikoz egin daiteke hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net edo telefonoz 94 627 02 13 astelehenetik ostiralera 08:00tatik 13:30era.

© 2012.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA