Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Hezkuntza >> Aurkezpena

Aurkezpena

Gernikako Bakearen Museoko helburu nagusia bake kulturaren zabalkundea da. Xede hau betetzeko, Hezkuntza arloak helburu hauek lortu nahi ditu:

  • Gernikako Bakearen Museoaren esperientzia positiboa eskaintzea.
  • Bake hezkuntza, balioetan heztea eta Museoaren gai historikoak (Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketa, erbestea eta Gernika-Lumoren historia oro har) bisitariari (eskola-umeari, familiari, taldeari...) hurreratzea.
  • Bisitariak Museoaren gai nagusi bien inguruan (Historia eta Bake-kultura) pentsatu, hausnartu, balioztatu eta jardutera bultzatzea.
  • Hausnarketa, sentimenduak, sentsazioak eta ezagutzak esnaraztea.
  • Bake-kulturan eta historiaren ezagutzan heztea.

tienda Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza ekintzek proposamen multzo zabala eskaintzen dute, adin tarte desberdinei zuzendurik: haurrak, familiak, gazteak, nagusiak,...

ICOMek museoa honela definitzen du:

"Museoa instituzio iraunkor bat da, irabaz-asmorik gabea, gizartearen eta gizarte-garapenaren zerbitzurako dagoena, jendeari irekia, herrien ondare materialaren eta herrien ingurunearen erakuskariak eskuratu, iraunarazi, ikertu, komunikatu eta erakusten dituena, azterlanak, heziketa eta aisia sustatze aldera".

tienda ICOMek emandako MUSEOaren definizioan ondo erakusten denez, XXI. mendeko museoak oso kontuan izan behar du eta garrantzi handia eman behar dio gizartean -bere espezialitatearen barruan- heziketaren zereginari. Ma Inmaculada Pastor-ek "Pegagogía Museística" (Ariel Patrimonio, 2004) bere liburuan adierazten duen bezala:

"... heziketa-lanak lehentasuna izan behar du museoen politikan, antolakuntzan eta funtzionamenduan. Museoen barne-dinamikak ardatz horren inguruan jardun behar du eta museoek gaur egungo gizartean duten esanahiak ardatz horretan oinarritu behar du".

Informazio orokorra

  • Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza arloa irakasleek edo hezitzaileek izan dezaketen edozein arazo edo zalantza argitzeko prest dago.
  • Nahi duenak, tailerra egiteaz gain, museoa ere bisita dezake.
  • Komenigarria da etorriko diren arduradunek Museoa aurretiaz ezagutzea eta ikasleak edo taldeko partaideak informatzea: nora goaz? Zer egingo dugu? Zer dago museo honetan? Zein lotura dago ikasten ari garenaren eta museoan aurki dezakedanaren artean?
© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA