Gernikako Bakearen Museoa
Irakasleak
Orientazioa eta erreserbak
Atal honen helburua irakasleei museoko bisita antolatzerakoan
zenbait aholku ematea izango litzateke. Erakusketa iraunkorraren
eta aldi baterako erakusketen ibilbideak egiteko orduan, ikasleen
eta irakasleen beharrizanak egokien betetzeko jarraibideak
ematen saiatuko gara.
Irakaslearen edo talde arduradunaren lana errazteko, zenbait ekimen jarri ditugu martxan:
- Museoko edukiei buruzko orientazioa emateko aukera telefonoz ( +34 94 627 02 13).
- Museoan bertan aurretiaz bisita prestatzeko aukera, irakasleak behar duen material eta aholkuak emanez.
- "Hezkuntza baliabideak" ataletik materiala jaisteko aukera; horrela, irakasleak aurretiaz begirada bat eman ahal izango dio.
- Internet bidez galdetzeko aukera (hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net). Kontutan izan, sarritan, bide hau berehalakoena eta eraginkorrena dela, telefono kontsultek duten ordutegiaren pentzura ez baituzu egon behar.
- Komenigarria da etorriko diren arduradunek Museoa aurretiaz ezagutzea eta ikasleei edo taldekideei azaltzea zer egingo duten: Nora goaz? Zer egingo dugu? Zer dago Museo honetan? Zein lotura dago ikasten ari garena eta Museoan aurki dezakegunaren artean?




