Gernikako Bakearen Museoa
Hezkuntza-baliabideak
1. Erakusketa Iraunkorraren kuadernoa
Hezkuntza arloak ikasleei zuzendutako "Koaderno Didaktikoak"
sortu ditu. Bere helburua Gernikako Bakearen Museora bisita
egiten denean jasotzen den informazio guztiaz hausnarketa
eta sakontze lana egiteko modu egokia da. "Irakaslearen Koadernoak"
ere eskuragarri daude. Bai batzuk, bai besteak, 4 hizkuntzatan
daude (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa).
Koadernoa museora egindako bisita bean bakarrik egiteko luzeegia da; horregatik, zera gomendatzen dugu: ariketa batzuk Museora etorri aurretik egitea eta besteak Museoa ikusi ondoren.
Koadernoak eskuartean ibili ondoren, zerbait gehitzeko, kentzeko, zuzentzeko, iradokizunak,... baldin badituzue, gustura entzungo ditugu zuen gomendioak.
Bigarren Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
"Irakaslearen koadernoa" nahi izanez gero, Hezkuntza arloaren arduradunarekin kontaktuan jartzea besterik ez duzu eta e-mailez edo posta bidez hel araziko dizu (hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net).
2. Aldibaterako Erakusketen Fitxak
Hezkuntza arloak museoan erakusgai jartzen diren aldi baterako erakusketak lantzeko material didaktikoak sortzen ditu.
3. On-line Baliabideak.
Hezkuntza
- Bakeola
BAKEOLA gatazkak behar bezala tratatzeko zentro espezializatua da, eta gizarte eragile eta eragile hezitzaileekin egiten du lan ikuspuntu integraletik abiatuta. - Edualter
Bake Hezkuntza, garapena eta interkulturalitaterako baliabideen sarea. Mundu bidezkoago bat lortzen lagunduko digun hezkuntza eraldatzailerako baliabideak elkartrukatzeko gunea da. - Actiludis (Actividades ludicas educativas)
Blog honetan, batez ere, inprimatzeko ariketak aurkituko dituzu. Oinarria jolasa da, ikasteko motibazioaren elementu nagusi bezala. Lehen hezkuntzako ikasleentzat, zenbait ariketa haur hezkuntzarako eta beste zenbait DBHko lehen ziklorako. - Fundación Cultura de Paz
- Bantaba (Hegoa)
Giza garapena, hezkuntza globala eta hirritaren partaidetza lantzen edo interesa dutenentzako bideratuta dago hemen aurki daitekeen baliabideen aukeraketa. - Balioen hezkuntza. Garapenerako hezkuntza
Balioen eta garapenerako hezkuntza gure gizarteak aurrean dituen oinarrizko erronkak dira. Gune honek, eleaniztuna eta anizkoitza, irakasleentzat lan tresnak, informazioa eta orientabidea eskaintzea eta biltzea ditu helburu.
Bakea
- Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa 2007ko martxoan sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan lanean ari diren hainbat erakunde biltzen ditu. - Sedupaz (Seminario de Educación para la Paz de la Asociación Pro Derechos Humanos)
Hezkuntza formal eta ez formaleko maila desberdinetan lan egiten duten pertsonak biltzen ditu; bertan, bakerako hezkuntza hezkuntza askatzaile bezala ulertzen dugu, bakearen eta justiziaren alde ekintza sozialak bultzatzeko sortua. - TICambia
TICambia baliabide didaktikoak eta alor kontzeptualak eskaintzen dituen hezkuntza gunea da. Bost gai nagusi ditu: garapena eta pobreziaren aurkako borroka, giza eskubideak eta bakea, genero berdintasuna, ingurumen jasangarritasuna eta kultura aniztasun
Historia
- Webquest-a: Gernikako bonbardaketa
Gernikako bonbardaketari buruzko unitate didaktikoa (Gernikako Bakearen Museoak egindakoa). DBHko edo batxilergoko ikasleentzat. - Webquest-a: El Guernica de Picasso
Picassoren artelanik garrantzitsuenari buruzko webquest-a: "Guernica". - Webquest: La guerra civil española
Gerra zibilaren garapenaren eragile nagusiak ulertu, gerra-garapena, demografian, ekonomian, kulturan... izan zuen eragina.
Besteak
4. Bisita haurrekin edo familian
Bisita prestatzen:
- Museoko ordutegiaz, prezioaz eta zerbitzuez informa zaitez.
- Galdetu haurrei zer ikusi nahiko luketen Museoan. Dituzten interesak jakinda, errazago egingo zaizu bisita antolatzea.
- Museoan dagoenari buruz hitz egizu haurrekin, batez ere doazen lehen aldia baldin bada; interesa sorrarazteko modua da.
- Museoak eskaintzen dituen baliabide guztiak erabili: gida didaktikoak, bisita birtuala,...
Bisitaz gozatzen:
- Gune bakoitzean behar beste denbora eman nahi dutena ondo ikus dezaten. Ez ahaztu bisita ezin dela izan ordu betetik gorakoa.
- Gogoan izan umeak eroso sentitu behar direla, beraz, ez ekarri arropa deserosoekin.
- Galderak, historiak eta jolasak erabili motibatzeko. Dituzten galderen eta iritzien aurrean irekia ager zaitez.
- Behatu eta kontutan izan nekatuta edo aspertuta sumatzen dituzunean atseden hartu behar dela.
- Umeen txokoa: kontutan izan ezazu Museoak umeentzako txoko berezi bat duela. 3-9 urte bitarteko umeek jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute, baina zure ardurapean izango dira.
Bisita ostean:
- Bisitatik gehien gustatu zaienari buruz galdetu eta Museora hurrengoan datozenean zer egin nahi izango luketen.
- Dituzten galderak eta zalantzak erantzun. Erantzunak ez badakizkizu, guri galde diezazkigukezu.
- Hezkuntza Baliabideetan proposatzen ditugun ekintzak eta baliabideak erabil ditzakezu.
- Zure seme-alabek egindako lanak helarazten badizkiguzu, gure web gunean sartuko ditugu. Zure iradokizunak ere asko eskertuko ditugu.
Iradokizun hauek jarraituz gero, ziur gaude umeekin egiten duzun bisita hori benetan aberasgarria izango dela.




