Gernikako Bakearen Museoa
Taldean etorri nahi duzu Museoa ikustera?
Erreserba orria bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara.
- Bisita Gidatua
- Erreserba Orria
Bisita Librea / Gidatua
Gernikako Bakearen Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu aurretiaz erreserba egin eta ordainduz gero (28 € taldeko) edo taldeentzako bisita libreak, Museoaren harreran eskainitako azalpen labur baten ondoren.
Bisita gidatu guztiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez izan daitezke, eta 60 bat minutu irauten dute. Museoko erakusketa iraunkorra osorik ikusten da bisitaldian, halaber, ibilbide laburra egiten da uneko aldi baterako erakusketa ikusteko.
Bisita libre baten bidez museoa bisitatu nahi baduzu, behean zehaztutako fitxa betetzea eta bisita librea markatuz jakinaraztea eskertuko genizuke, Museoko areto ezberdinak bisitatzen dituzten lagunen kopurua hobeto kontrolatzeko xedez.
Adi baterako zenbait erakusketek ere aipatu erakusketari dagozkion bisita gidatuak izan ditzakete.
Bisita gidatua erreserbatu nahi izanez gero, deitu telefono honetara (00 34 94 627 02 13), idatzi fax honetara (00 34 94 625 86 08) edo klik egizu hemen (museoa@gernika-lumo.net) eta bete ezazu ondorengo fitxa.







