Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Museo de la Paz de Gernika

fachada museo
Hasiera >> Informazioa >> FAQ

FAQ, Sarri egiten diren galderak

Picassoren "Guernica" koadroa Gernikako Bakearen Museoan dago?

Benetazko Picassoren "Guernica" Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n (Madrid) dago 1992tik. Gernikako Bakearen Museoak koadroaren erreprodukzio edo kopia bat du, eta Gernikako Epaitegi eta Osasun Zentroaren ondoan bada ere, artelan orijinalaren tamainu berean egindako zeramikazko beste kopia bat.

Zer eskeintzen die Museoak umeekin datozen familiei?

Museoaren lehen solairuan "Umeen txokoa" deituriko lekua izateaz gain (zeinetan gurasoen ardurapean jolasten eta margozten egon daitezke 3 eta 10 urte bitarteko umeak), museoak badu Hezkuntza Arlo bat (hezkuntza.museoa@gernika.lumo.net) bisitari txiki eta gazteentzako ekintza ugari antolatzen dituena.

Zelakoa da mugikortasun arazoak duen jendearentzako Bakearen Museorako ailegaerraztasuna?

Artekalean har daitekeen igogailu zuzena du Bakearen Museoak. Beraz bai kanpokaldetik baita museoaren barrukaldetik ere, posiblea da arazorik gabe mugitzea (salbuespen bakarra Hezkuntza Arloko gela da). Egokituriko komunak ere badaude.

Non eskura dezaket Gernikako Bonbardaketa eta Espainiako Gerra Zibilaren inguruko informazio gehiago?

Gure web orrialdean Dokumentazio Zentrua atalaren barruan edota zuzenean kontaktatuz Dokumentazio Zentruarekin.

Non bazkal dezaket Gernikan edota Urdaibain?

Ederto bazkaltzeko, salneurri ezberdineko, jatetxe ugari daude Gernikako Bakearen Museotik gertu.

Non lo egin dezaket Gernikan edo Urdaibain?

Aukera ugari dago Gernika-Lumon edo inguruetan ( Gernika-lumoko udala; Busturialdea-Urdaibai; Turdaibai; Nekatur).

Zer bisita daiteke Gernikan edota Urdaibain?

Gernikako Bakearen Museoaz aparte, beste asko dira Gernikan edota Busturialdea-Urdaibaien bisita daitezkeen leku interesgarriak, besteak beste, Euskal Herria Museoa, Batzar Etxea, Santimamiñeko kobazuloak, Basondo (urdaibaiko animali eta landareen aterpea), Bermeoko Arrantzalearen Museoa, Busturian kokaturiko Madariaga Dorretxea ... (Gernika-lumoko udala; Busturialdea-Urdaibai; Turdaibai; Nekatur).

Ba al dago WIFI-rik Museoan?

Bai, bai Museo barruan baita Foru Plazan ere (Udaletxe eta Turismo Bulegoaren aurrean) dohaineko sarbidea duen WIFI konekzioa dago.

Non lor dezaket Gernikari buruzko informazio turistikoa?

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan, Gernikako Bakearen Museotik 50 metrotara dagoena.

Eguraldia Gernikan

Gernikan egongo den eguraldiaren berri izan dezakezu Euskalmet web orrialdea kontsultatuz gero www.euskalmet.euskadi.net.

Bilbo

Bilbo (Bizkaiko hiriburua) Gernikako Bakearen Museotik 30 km-tara kokatzen da, garraio publikoaren aukera ezberdinak daudelarik hara heltzeko.

Donostia

Donostia (Gipuzkoako hiriburua) Gernikako Bakearen Museotik 105 km-tara dago.

Gasteiz

Gasteiz (Arabako hiriburua) Gernikako Bakearen Museotik 70 kmtara dago.

Zer egin larrialdi bat izatekotan?

Gernikan zaudelarik larrialdi bat baduzu, Udaltzaingoaren bulegora jo dezakezu (Artekalea 10) edota Ertzaintzaren komisaldegira joan (Don Tello, 40). Mediku larrialdia bada Gernikan kokaturiko Osasun Zentrora (San Juan, 1) joan zaitezke edota 112 larrialdi telefonora deitu.

Gora

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA