erakusketak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

exposiciones museo
Hasiera >> Erakusketak
Aldibaterako Erakusketa
Ondarearen berreraikuntza gerraondoan: Regiones Devastadas Gernikan
2015/04/01 - 2015/10/04
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Gerra baten ondoren, kultura-ondarea hartu ohi da sarri berreraikuntza-lanaren gidaritzat. Horrek bi oinarrizko alderdi ditu: alde batetik, gerrak suntsitu duena konpondu, lehengoratu eta berreskuratu nahi izatea; bestetik, gizartea berreraikitzean mantendu nahi den iraganeko funtsezko leku, une, estilo eta balio multzo bat hautatzea. Bi prozesuok zer berreraiki nahi den hautatzea eskatzen dute, eta hortik historiaren aurkezpen selektibo bat eratortzen da. Eta are garrantzitsuagoa dena: bi prozesuok iraganaren berrinterpretazioa eragiten dute, errelato edo kontakizun handi eta berriak eraiktzeko eta kontakizunok erreferentzia-balio berrikusi ofizialez janzteko. Azken batean, boterean daudenak legitimatzeko helburua duten estrategiak, biak ala biak.

Hori horrela, ez dago “orri zuririk”, zeinaren bitartez gerraondoko gizarte osoki berri bat sortuko den, eta iraganak –haren arbuioak edo goraipatze selektiboak– pisua izaten jarraitzen du geroari begira hartutako erabaki eta ikuspegietan.

Beraz, erakusketa honen helburua hori ilustratzea da, eta erakustea gatazka beliko baten ondorengo kultura-ondarearen berreraikuntza hirien eta monumentuen lehengoratze hutsetik askoz haratago doala.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa eta Gernikako Bonbardeaketari buruzko Dokumentazio Zentrua. Komisariotza: Dacia Viejo-Rose.

Erlazionatutako Ekintzak

Erlazionatutako Argitalpenak

    Expo temporal:


Gora

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA