ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Itsasoratze artibista: Arterapia eta Artibismoa
2016/12/22
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Artibistak ez baitira lehorreratzen, gatazka begiztatu eta haren ur zakarretan barrentzen dira eraldatzeko asmoz.

“Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” gaur egungo premia sozialei artearen bitartez ekiten dien prozesua izan da, ikerkuntzan, partehartzean eta erakusketan datzana.

“Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren ekimen bat izan da Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bakearen Itsasargiarentzat.

Irudizko ontzi batean itsasoratzen gara, hiru itsas zakar nabigatzeko:
-Eskubide eta Ardura Zibilen itsasoa
-Giza Eskubide eta Arduren itsasoa
-Ingurugiroarekiko Eskubide eta Arduren itsasoa

Eta abian ipiniko gara honako helize eta lemarekin: ‘artibismoa’ edo indarkeriarik gabeko baliabide sortzaileen bitartezko aktibismo sozial eta politikoa.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa, Donostia-San Sebastian 2016.

Erlazionatutako Ekintzak

Erlazionatutako Argitalpenak

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA