ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Eamonn Baker, TOWARDS UNDERSTANDING AND HEALING elkartekoa (Ipar Irlanda), Bilbon
2016/05/27
  • ..

Aurkezpena

MemoriaLab-en (Herritarron topaketak memoriaren eraikuntza sozialerako) ekintzen artean Eamonn Baker-ekin (TOWARDS UNDERSTANDING AND HEALING-Ipar Irlanda) laborategi-tailerra antolatu dugu maiatzaren 27rako (10:00-13:00) Boluntan (Ronda z/g, 48005 Bilbao).

Informazioa eta izen-ematea: zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net edo 946270213, 636378632.

***Eamonnek ingelesez hitz egingo du baina itzulpena ahalbideratuko dugu.

Gehienez 30 pertsona onartuko dira.

EAMONN BAKER (Towards Understanding and Healing-Ulermena eta sendaketarantz) Derry, Ipar Irlanda

Eamonn Baker, 1951an jaio zen eta Creggan-en (Derry) hazi zen, garai batean Ipar Irlandako ghetto nazionalista/errepublikarra izan zela deskribatzen du sarritan. Bere jaioterriko Towards understanding and Healing-eko formakuntzako koordinatzailea da; Ipar Irlandako gatazkatik sortzen diren istorio desberdinen "entzute sakona" sustatzen du.

Eamonn Baker komunitateko artea garatzen eta bakea sendotzeko proiektuetan sartuta egon da 1970etik, batez ere NOW-en (Auzoko tailer Irekiak) izan duen partaidetzagatik. Batzuetan arte elementuak bere laneko ideia nagusien laguntzaile ziren, esate baterako Youthways-en (Derry 1982-1986). Gutxietsitako gazteentzat "espazio segurua" sortzea zen proiektu honen ardatz nagusia, miaketa eta beraien bizitzako istoria berriz aztertzeko asmoz.

"Espazio segurua" ezartzeko helburua, non hazkundea, sorkuntza eta gatazkak konpontzeko modua loratu zitezkeen, bere lanaren ardatza izan da azken 30 urteetan, baina batez ere azken 7 urtetan Towards understanding and Healing-ekin (Ulermena eta sendaketarantz).

To tell you the truth (Egia esateko…) liburuan agertzen diren istorioak grabatzeko prozesuan, ezinbestekoa izan da "espazio segurua"ren sorkuntza eta entzute trebea; orain argitaratu berri den (2015) liburuaren oinarria dira transkribatuta eta editatuta dauden grabaketak.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Bakeola

Erlazionatutako Argitalpenak

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA