ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Itsasoratze Artibistaren 7. edizioa. Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika.
2016/05/20
  • ..

Aurkezpena

Itsasoratze Artibistaren 7. edizioan basamortuan barneratuko gara, Elkarrizketa Biribilak eta Laborategi KreAktiboa Saharako herriaren zerbitzura ipiniz.

Maiatzaren 20a, ostirala, 18:00-21:00 (Tuiza jaima, San Telmo Museoa, Donostia)

Bakearen Itsasargiaren Hondar Artean egitarauaren barruan San Telmo Museoan Federico “Fico” Guzman artistak instalatu duen jaiman, Tuiza izenekoan, “Batzarra artelan bezala” ospatuko dugu, Elkarrizketa Biribil bat Mendebaldeko Sahararen eskubideen aldeko artearen eta aktibismoaren bost ordezkarirekin batera: Fico Guzman bera, Limam Boicha olerkaria, Takbar Haddi ama kuraia, eta Hayat Erguibi eta Yamila Dambar aktibistak, 10/10/10ean, Aaiunetik 15 km.tara altxatu zen Gdeim Izik erresistentziazko eremuan parte hartu zutenak. Aste gutxi batzuetan Gdeim Izikek Marokori ogia, lana, duintasuna eta eskubide politikoak eskatzen zizkioten ia 30.000 lagun erakarri zituen eta horregatik, Arabiar Udaberriaren aitzindaritzat hartzen da. Biribil honetan “Artearen Intifadaz” hitz egingo dugu, okupatzailearen zapalketari aurre egiteko indarkeriarik gabeko ekintza bezala ulertuta. Artea, saharar kausa nazioarteko mailara hedatzeaz aparte, eraldatze pertsonal eta kolektiborako bidea da. Artistak erbesteratu, baztertu edo okupatuaren egoera gainditzen du, eta bere herriaren patuaren sortzailekide bilakatzen da.

Maiatzaren 21a, larunbata, 11:00-19:00 / 19:00-21:00 / 21:00-24:00 (San Telmo Museoa eta Zuloaga Plaza, Donostia)

Larunbateko jardunaldia hiru zatitan banatzen da.

Lehengo zatia (11:00etatik 19:00ak arte) Laborategi KreAktibo batean datza. Horretan, performance bat diseinatuko dugu, koreogeografia [1] bat hain zuzen, “Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea” izenekoa.

Bigarren zatian zehar (19:00etatik 21:00ak arte) “Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea” antzeztu egingo da. Neurri handiko mapa-plaza baten gainean, gorputz eta plastikaren bidez koloniaren garaiak, Ibilaldi Berdea delakoa edo marokoar inbasioa (Tindufeko eremuetaranzko erbestea) aztertuko dira. “Lotsaren Hesia” ipiniko dugu agerian, saharar lurralde eta senideak banatu egiten dituen Munduko mina-eremurik zabalena. Baliabide naturalen espoliazioa eta populazioaren diskriminazio eta zapalketaren lekuak bistaratuko ditugu. Eta erakutsi ere egingo dugu intifada politikoa, Gdeim Izikeko erresistentzia, askapen guneak eta askatutakoak. Saharar kultura eta ohituren elementuekin osatuko dugu mapa.

Azkenik (21:00etatik 24:00ak arte) Yeltsa Asaharauia edo saharar beila bat egingo dugu. Mapa-plaza kandelekin inguratuko dugu eta kondaira, olerki eta kantak lagun, tea hartu eta Munduko kontzientziazko presoen aldeko bijilia egingo dugu.

GONBIDATUTAKO ARTISTA eta AKTIBISTAK:

Federico Guzman (“Fico”). Andaluziar artista eta aktibista, Artifariti Mendebaldeko Saharako Arte eta Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Topaketen eta Arteen Saharar Eskolaren kolaboratzailea. Arestiko proiektuen artean honakoak daude besteak beste: Lehen Munduari Laguntza Humanitarioa, Torontoko Nuit Blanche (Cambalacherekin batera); Tomacoren kantua, MEIAC Badajoz; Bestea Lehian, Atlantikoko Unibertsitatea, Barranquilla. Zenbait testu argitaratu ditu, hala nola “The Art of Sahrawi Cooking”, Kasseleko documentaren eremuan (Robin Kahn-ekin), edo Madrileko Complutense Unibertsitatearen Destrucción y construcción del territorio IV Bere azkeneko proiektua Tuiza da, Donostiako San Telmo Museoan erakusgai, Hondar Artean egitarauaren barruan.

Limam Boicha. Mendabaldeko Saharan 1972an jaioa. Marokok saharar lurraldea inbaditu zuenean 1975ean, Limam, beste hainbat gazte bezalaxe, Kuban babesten dute; bertan Kazetaritzan lizentziatu egiten da Ekialdeko Unibertsitatean. Irlan 13 urte eman ostean, errefuxiatuen eremuetara bueltatzen da eta lau urtetan Saharar Irrati Nazionalean lan egiten du. Egun Estatu espainiarrean bizi da. “Egurraren bertsoen” egilea (2004) eta Saharar Adiskidetasunaren Belaunaldia poesía-taldeko zein Bubisher Sahararen aldeko Idazleen Elkarteko kidea.

Hayat Erguibi. Giza eskubideen aldeko saharar aktibista, estatu espainiarrean bizi dena. Aaiuneko Espetxe Beltzean presoa eta torturatu izana. Gdeim Izikeko protestaren partaide, Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren aldeko borrokalari aktiboa da. Okupatutako eremuko Saharar Emakumeen Geroa Foroko kidea; Equipe Media Mendebaldeko Saharan sortutako lehen erresistentziazko kazetarien elkarteko kidea ere; eta FiSahara Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zein Sevillako Aminetu Haidar Sahara Etxeko kolaboratzailea.

Yamila Dambar. Aaiuneko aktibista, marokoar ankerkeria salatzeari eta bere herriaren okupazioaren amaiera exijitzeari ekiten diena. Marokoar poliziak haren neba Said Dambar erail zuen 2010eko abenduan. Kopetan tiro bat zuela, Saiden hilotza Aaiuneko gorputegiko izozkailu batean egon zen 17 hilabete, senideei autopsia inpartzial baterako baimena behin eta berriz ukatzen zitzaien bitartean. Azkenik, Saiden gorpua 2012ko urtarrilan presaka izan zen hobiratua, haren familia bertan egon gabe. Saiden senideek eta nazioarteko komunitateak justizia eskatzen jarraitzen dute.

Takbar Haddi. Haidala Mohamed Lamin 21 urteko gazte erailaren “ama-kuraia”. Haidalak tratu txarrak jasan zituen, ez zuten marokoar ospitaleetan zaindu, eta horren ondorioz, hil egin zen. Duela urtebete, 2015eko maiatzaren 15ean, Takbarrek mugagabeko gose greba bat hasi zuen eta gaur egun bidegabekeriaren aurkako aktibismoan jarraitzen du, bere baraualdiarekin ondoz ondo bat egin duten ehunaka pertsonaren laguntzarekin.

[1] Koreogeografía: Carolina Caycedo kolonbiar artista eta aktibistak (artibista) sortutako kontzeptua. Koreogeografia batek koloniako botereari egunero egiten zaizkion erresistentziazko mugimendu kolektibo guztiak hartzen ditu barne.

Laguntzailea: San Telmo Museoa

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016

Laguntzailea: San Telmo Museoa

Erlazionatutako Ekintzak

Erlazionatutako Argitalpenak

    7. Itsasoratze Artibista: Mugarteko eskubide eta ardurak / 7º Embarcada Artivista: Derechos y deberes transfronterizos

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA