ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Izan diren dohaintzak ofizialtzeko ekitaldia
2016/04/22
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Apirilaren 22an, 12:30an, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak oraintsu jaso dituen dohaintzak ofizialtzeko ekitaldia egingo du. Dohaintza hauek eginez, partikularrek eta elkarteek gu guztion memoriari ekarpena egin nahi izan diote.

Lau dohaintza dira:
1. Luis Iriondo margolari gernikarraren bi lan Gernikako bonbardaketari buruzkoak.
- “Gernikako Kristoa” margolariak bonbardaketa izan zenetik 40 urtetara margotu zuen. Lan honen bidez, munduan dauden gerretako biktima errugabeak omendu eta gogorarazi nahi ditu.
- “Topaketa” lanak Gernikako bonbardaketa gauean bere Ama Lumoko plazan aurkitu zuen unea erakusten digu (14 urte zituen garai hartan margolariak).
2. Segundo Oar-Artetak emandako fondo bibliografikoa.
Gerra Zibila, erbesteratzea eta frankismoari buruzko ehun bat liburuk osatzen dute fondo hau. Liburu hauek Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruko fondoaren parte izango dira oraindik aurrera.
3. Hegazkintza alemaniarreko bonba bat (B1E); Gerediaga elkarteak emandakoa.
Hegazkintza alemaniarrak erabilitako bonba su eragilea da, kilo bateko “Brandbombe 1 Elektron” eta Euskadiko Gerra Zibilean jaurtitakoa.
4. Dohaintza: Andone Bidaguren.
Gernika-Lumoko eta Pforzheim-eko Udalek Gernikako bonbardaketan hildakoen omenez eskainitako lore koroen begiteak, Gernikako hilerrian, 1987ko apirilaren 26an (bonbardaketaren 50. urteurrenean).

Kontaktua

dokumentaziozentrua@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

Erlazionatutako Ekintzak

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA