ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Memoria historikoaren inguruko 2. nazioarteko mintegia: memoriarako artea
2016/06/16
  • ..

Aurkezpena

Bigarren mintegi hau, 2016ko ekainaren 16an izango da eta Memoria historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa erakusketarekin lotuta dago. Erakusketa Gernikako Bakearen Museoan egongo da apiriletik irailera.

Memoria maiz erabilitako gai bat da egungo praktika artistikoetan. Gertakariak gogora ekartzeko duen indarra enuntziazio-eremu egokia da subjekti bitaterako eta artearen poeti ketarako. Dena dela, artea eta memoria lotzeko modu asko daude.

“Memoriarako Artea” jardunaldien bitartez, agerian utzi nahi da egungo praktika artistikoek diskurtsoa eta ekintza sortzeko tresna gisa duten gaitasuna, memoria historikoa berreskuratzeari begira.

Aurkezten ditugun egileen xedeetako bat da hitzak edo irudiak bilatzea gure egunerokotasunaren erritmo asaldatuak desagerrarazten duen hori adierazteko, eta, horrekin batera, guk geuk gogoeta egitea historiaren eginkizunari buruz, memoriaren errepresentazioari buruz eta besteen memoriaren administrazioari buruz. Proposamen hauek ez dute elkartasuna edo identifi kazioa erabiltzen argudio gisa; aldiz, arteak modu deseraikitzailean kontatzeko duen gaitasuna berenganatzen dute, zen den guretzat memoria edo “memoria historikoa” zehazteko, distantzia kritiko batetik eta adierazpen-aukera berrien bitartez beti.

Bere garaiarekin konprometitutako artea mugiarazten duen zioa abangoardiaren zeruertza gainditzea da, eta, horrekin batera, egia pentsatzeko aukera eta memoria kolektibo anitz, multiple eta aktibo bat berreskuratuko duen artea sustatzea; hedabideen edo bertsio ofizialeen kontakizun kapsulatuetatik aldenduko den memoria, zentzua emateko nola gure orainari hala etortzeke dagoen arteari.

Mintegiko foiletoa (pdf)

Erakusketako foiletoa (pdf)

Garrantzitsua

Izena ematea beharrezkoa da; inprimakia beherako dago.

Gazteleraz izango da guztia. Ez da itzulpen zerbitzurik egongo.

PROGRAMA

Ekainaren 16a, osteguna

10.00-10.15 Aurkezpena, Iratxe Momoitio Astorkiaren eskutik. Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria.
10.15-11.00 Ismael Manterola “Gerra irudiak, memoriarako aztarnak” UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Artearen Historiako irakaslea.
1936. urtearen uztailetik 1937. urtearen ekainera arte luzatu zen Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. Urte horietan arteak, kulturaren beste hainbat esparruk bezala, rol garrantzitsua jokatu zuen bi bandoen arteko borroketan. Hala ere, Frankismoa bukatu arte ia garaileen irudiak besterik ez genituen ezagutzen, Picassoren “Guernica” famatuaren salbuespenarekin. Beraz, berandu berreskuratu ditugu Errepublikaren aldean sortutako artelanak eta proiektuak. Hitzaldi labur honen asmoa Gerra Zibilean bizitako estutasun, sufrimendua eta tragedia gogoraraztea izango litzateke, gerrako irudien bitartez.
* Ponentzia hau euskaraz izango da. Ez da itzulpenik egongo. Beste guztiak gazteleraz.
Bideo proiekzioa: Memoria Amnesia 1937-2012. 10 min, Josu Rekalde.

11.00-11.30 JUANJO NOVELLA “Arte publikoa eta memoria historikoa: jardunketa eraginkor baterako erizpideak”. Artista
Memoria historikoaren oroitzapen eta testigantzarako Arte publikoaren ikuspegia, gaur eguneko begirada batetatik abiatuta.

11.30-12.00 Kaferako atsedenaldia
12.00-13.00 Memoriarako artea. 1 MAHAI INGURUA
Gidaria: Josu Rekalde. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle katedraduna

  • Koke Martínez-i omenaldia. Cabredo (Nafarroa), 1926 / Londres, 2009.
    Koke Martínezek itzulerarik izango ez zuen erbesterako bidea hartu zuen 11 urterekin, ‘La Habana’ itsasontzian. Erresuma Batuan finkatu eta margolari bihurtu zen. Londresen hil zen, bere ibilbide artistikoagatik aitorpen handirik jaso gabe. Basque Children of ‘37 elkarteak margolariaren koadro guztiak utzi ditu UPV/EHUren esku.
  • OIHANE IRAGUEN, “Barrutik Kanpora”. Artista
    Memoria eta historiografia nahastu gabe, helburua da pieza honen bitartez dei bat egitea Euskadiko Gerra Zibilaren memoria jasotzeko, memoria kolektibo eta indibiduala, baldintzatua, subjektibatua eta hainbat espazio eta denboratatik sortua, memoria presente eta aldakorra.
  • AMAIA MOLINET, “//131”. Artista
    ‘131’ interbentzio baten izena da, 2013ko ekainaren 22an Lodosan (Nafarroa) egin zena, 1936an herri horretan erail eta zigortu zituzten bizilagunen oroimenez egin ziren ekintzen programaren barnean.

13.00-14.00 Memoriarako artea. 2 MAHAI INGURUA
Gidaria: Arturo / Fito Rodríguez. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko irakaslea

  • JUAN PABLO ORDUŃEZ (Mawatres), “Paisaia, artxibo gisa”. Artista
    Paisaia kontzeptu artistiko bat da, tematika bat, eta askotan, marko konparaezin bat. Hori guztia badakigu. Dena dela, zer gehiago da paisaia? Baldin eta beste zerbait izatea eska badakioke ozeanoaren neurrigabetasunari, ilargiari, mendiari edo lanbroari. Paisaia denbora da, muga, bizia eta heriotza da… paisaia testuingurua da, ekonomia eta, jakina, politikoa da. Paisaia edukiz betetako leku bat da, sortze bisuala eta pentsamenduaren zati bat iraultzeko proba eremu gisa balio izan duen lekutik. Gudu zelaietatik hasi eta ostertz berdin eta desberdinetaraino. Paisaia testuinguru natural bat da, baina aldi berean, historikoa, estetikoa eta politikoa da.
  • MIRIAM ISASI, “Monumentu immateriala”. Artista
    Gertatu berriaren memoriak, herri mitologiak eta erresistentzia bandoen historiaren estratuek itxura ematen diote zubi bat – geologikotik antropologikora doana– marrazten duten ibilbide hauei. Proiektua hiru motatako ibilbideek osatzen dute, metalen detektagailu bat erabiltzen duen bilaketa-metodologia berbera erabilita, Espainiako Gerra Zibileko eta Bigarren Mundu Gerrako metraila zatiak bilatuz. Aurkitutako metrailaz beste pieza bat sortuko da, sutegian urtu ondoren. Proiektuaren hiru aplikazioak garatzeko erabili diren kokapenei, paisaiaren erabilera dibertso bat eman zaie, abiapuntu ditugun parametroen barnean: erresistentzia bandoen memoria.

14.00-14.30 Galderak
14.30-16.00 Bazkaltzeko geldialdia

16.00-16.45 Jesús J. Alonso Carballés: “Ahanzturaren kontra borrokatu: Gerra Zibileko biktima errepublikanoen monumentuak Euskadin”.
Espainia Garaikideko Zibilizazioko irakasle titularra Bordeleko Montaigné Unibertsitatean
Aurkezpen honen bidez, Gerra Zibileko biktima errepublikanoen oroimenez Euskadin eraiki diren monumentu garrantzitsuenetako batzuk aztertu nahi dira. Horretarako, arreta berezia jarriko dugu euskal geografia osoan aurki daitezkeen obra horien bilakaera kronologikoan eta konposizio estetikoan.

17.00-18.00 Memoriarako artea. 3 MAHAI INGURUA
Gidaria: Arturo / Fito Rodríguez. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko irakaslea

  • CAMILO TORRES, “Memoriak gatazkan: Desplazamenduak eta Berkonfigurazio disidenteak”. Artista
    Egun bizi dugun nagusitasun kapitalistan, non globalizazio ekonomikoaren sareek tokiko testuinguruen identitatearen eraikuntza definitzen eta zehazten baitute, gogoeta egin behar dugu Memoriaren ideiari buruz, eta geure egin, perspektiba batetik, subjektu politiko aktibo gisa. Memoria hau estrategiatzat hartzen da, oraina berkonfiguratzen duena eta bere eraginetik ariketa politiko bihurtzen dena; hala, nire praktikaren zentzuan inskribatzen da, “testuinguruaren birjabetzeekintzak” izendatzen ditudan proiektuetatik abiatuta. Operazio hauek esku hartze espezifikoen bidez garatzen dira, leku espezifikoetan, eta leku horietako baldintza sozial, politiko eta kulturalen berri ematen dute. Operazio horietatik abiatuta, Memoria eta Identitatea planteatzen ditut gure inguruaren prozesu eraldatzaileetatik hurbil dauden proposamen lotesle gisa.
  • EDURNE G. IBÁŃEZ, “Heterokroniak. Praktika artistikoa birpentsatu memoria multiple baten ez-jarraitutasunetatik”. Artista
    Gaurkotasuna etengabe eraldatzen ari den espazio heterogeneo gisa aurkezten zaigu, elkarri eragiten dioten hainbat tenporalitateren bizikidetzak eratua, eta egitura global baten ideia ematen digu, non gertakariak aldi berean jazo eta istant batean hedatzen diren. Horren bidez, une oro zer gertatzen ari den jakiteko ustezko aukera ematen die erabiltzaileei, gertakarion parte aktibo izateko itxurazko erabakia. Gailu teknologikoak memoriak eta identitateak sortzeko modu berriei lotutako testuinguru konplexu horren parte dira. Ikuspegi horretatik, irudi kolektiboaren eraikuntza-moduetara hurbildu nahi dugu, abiapuntu gisa, modu horiek imajinario kolektiboaren konfigurazioan nola eragiten duten birpentsatzeko, memoria bat/batzuk beste baten/batzuen gainean aktibatuz. Praktika artistikoaren balioa jarriko dugu eztabaidan, hainbat zeregini lotutako ekintzak burutzeko: hala nola isilarazitako diskurtsoak zabaldu, gertakariak eguneratu eta historia dominatzailearen linealtasuna hautsi, oroitzapen-ospakizunaren topikotik urrunduko den eremu bat birdefinitzeko.

18.00-19.00 Memoriarako artea. 4 MAHAI INGURUA
Gidaria: Josu Rekalde. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle katedraduna

  • OIER GIL, “J.G.I”. Artista
    José Garmendia Iriondori faltsuki leporatu zioten Fronte Popularreko kide izatea, eta hiltzera kondenatu zuten, 1937an. San Kristobalgo gotorlekuko zaintzaileek antolatutako ihesaldi faltsuaren biktima izan zen, eta atxilotu, fusilatu eta lurperatu egin zuten Nafarroako Ibero herri inguruan.
  • JOSU ZUBIAUR, “Burdin Hesiaren marrazkiak”. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko marrazkiko irakaslea
    Burdin Hesiaren hormigoizko defentsa-egituren marrazki-libretak. Aurkezpena / Erakusketa.
    Josu Zubiaurren landa-lanak Burdin Hesiko eta Gerra Fronteko lubakiak ditu aztergai duela urte batzuetatik hona, eta garai hartako arkitektura militarraren aztarnak dokumentatzen aritu da, marrazkien bidez. Guduen demarkazioek, metrailadore-habiek eta hormigoizko egiturek memoriaren mapa berezi bat osatzen dute, dagokion zonaren kartografiaren gainean metodikoki ezarrita. Gaur egun aztarna hauek guztiak sasitzak estalita daude, paisaian integratuta, oroitzapenak gure memorian bezala. Lan dokumental mardula da, 100 libretak baino gehiagok osatua.

19.00-19.30 Galderak eta “Memoriarako artea” mintegiaren amaiera

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Antolatzaileak: Gernikako Bakearen Museoa, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua.

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza-Lehendakaritza, UPV-EHU.

Erlazionatutako Argitalpenak

    Memoria historikoaren inguruko 2. nazioarteko mintegia: memoriarako artea
© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA