ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Itsasoratze Artibistaren 5. edizioa. Zapalduon Antzerkia (II): Bakea Gatazkatik Eraikitzen
2016/03/11
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

MARTXOAK 11, OSTIRALA, 18:00-21:00
(ASTRA Kulturarako Fabrika Soziala)
Elkarrizketa Biribil KreAktiboa Combatants For Peace (CFP) israeldar-palestinar mugimendu bakezalearen ordezkariekin. CFPeko kideek erakutsiko digute nola erabiltzen duten Zapalduon Antzerkia Palestinan Israelgo armadaren okupazioei aurre egiteko: haien indarkeriarik gabeko erresistentzia ekintza bateratuak; artibista berrien trebakuntza; eta gatazkaren konponbidean zein adiskidetzean sakontze-lana, hala CFPen baitan nola Israel eta Palestina artean.

MARTXOAK 12, LARUNBATA, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
(Elai Alai Aretoko Oholtza)
Zapalduon Antzerkiari buruzko Laborategia, Combatants For Peaceko kideek batera dinamizatuta. Lan sortzaileko jardunaldia, pertsona orori irekita, denon artean ikas dezagun, nola erabili Zapalduon Antzerkia indarkeriarik gabeko erresistentzia baliabide gisa.

Combatants For Peace (CFP, Bakearen aldeko borrokalariak)
Israeldar soldadu ohiek eta palestinar miliziano ohiek 2005ean sortutako mugimendu binazionala. Indarkeriaren zikloan oso erantzukizun aktiboa izan ostean, armak uzteko eta elkarrekin lan egiteko erabakia hartzen dute, elkarrizketa eta indarkeriabako ekintzen bidezko konponbide baketsua sustatzeko. CFPek lekuan bertako indarkeriarik gabeko ekintza bateratuak burutzen ditu eta Zapalduon Antzerkiaz (ZA) baliatzen dira. Egun, CFPn 30 kide palestinar-israeldar daude ZAn gaituta. ZAren ekintzen bitartez, nazio bietako errazle-taldeek belaunaldi guztietako gizon-emakumeak konprometitzen dituzte; halaber, elkarrenganako konfiantza eta laguntzari bidea ematen diete, “bestea”, “etsaia” humanizatzen lagunduz. CFPeko kideek diotenez, israeldar eta palestinar herritar ekintza kultural baketsuetan batera konprometitu egiten direnean, bertan ezinbestez dauden segurtasun indarrek ere gozatzen omen dituzte: “ZAk larritasun handiko arazoei hel diezaieke; hala ere, haren ezaugarririk handienetako bat umorearen eta ekintza fisikoaren erabilpena da, horien bitartez jendea batera daitekeelako muga linguistiko, kultural eta politikoez harandi”.

Ayman Alhelou (Jeriko): Zapalduon Antzerkiaren kidea CFPen eta Jerikoko merkataria. CFPn sartu zen, indarkeriarik eza indarren korrelazio desorekatuaren partea den okupazioari eman dakiokeen irtenbide bakarra baita. Berarentzat, iritzi ezberdinei zabalik egoten bakarrik abia daiteke zapalkuntzaren amaierarantz. Hain zuzen, antzerkiak Aymani lagundu dio okupazio eta okupatzailearekiko gatazkari forma ematen, “entitate” bat bezala garatzen. Jerikoko Artisten Batasuneko kide izateak bere ikuspegi artistikoa eta berdintasunaren zein bestearen onespenaren adierazpena garatzen lagundu dio, erlijioa eta nazionalitatetik harago.

Taqwa Attallah (Nablus): Zapalduon Antzerkiaren praktikatzailea. “ZAi esker neure mezua indarkeriarik gabe adierazteko gauza izan naiz, eta hori, okupazioa dela eta, benetan zaila da palestinar batentzat. Antzerkia hizkuntza unibertsala da, pertsona orok deszifra dezakeena, eta neure ahotsa eta mezua munduari helarazten laguntzen didana”. Taqwak luze pentsatu ondoren erabaki zuen CFPn sartzea, behin ondorioztaturik israeldar okupazioak eta israeldar-palestinar gatazkak indarkeriarik gabeko eta bakezko bideaz bestelako soluziorik ez daukala. Harentzako antzezpena eta oholtza zapalkuntza borrokatzeko eta gainditzeko era bilakatu dira.

Maayan Rahamim (Tel Aviv): Antzerkiaren israeldar koordinatzailea CFPn. Borroka-soldadu ohia eta Israelgo armadaren eliteko unitate baten komandante ohia. Zisjordaniako lurralde okupatuetara bidalita izan zen, leku horien errealitate gogor eta konplexuaren eraginpean zegoelarik. Bere soldadutza bete ostean Tel Aviveko Arteen Akademian antzerkia ikasi zuen, eta gaur egun Israeldar Antzerkiaren aktorea da. CFPen jarduera ezagutu zuenean, mugimenduko kide egin zen eta antzerkiari buruzko ezagutzak ekarri. Chen Alonen gidaritzapean, Maayanek CFPen Antzerki taldea koordinatzen du palestinar ordezkari batekin batera.

Laguntzaileak: Astra, Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz, Donostia 2016

Erlazionatutako Ekintzak

Erlazionatutako Argitalpenak

    5. Itsasoratze Artibista: Zapalduaren Antzerkia (II)-5º Embarcada Artivista: teatro del Oprimido (II

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA