ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Irudi espiritualak: bakearen pasarteak suaren eta argiaren plazan instalazio herrikoia.
2005/01/01
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

2001ean egindako instalazio herrikoiaren antzekoa, William Kelly australiar artistak egina eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, Gernika Gogoratuz Zentruak eta Gernikako Kultur etxeak antolatuta.

“Gure aurretik, ekintza handiak egin dituzten pertsona harrigarriak ibili izan dira --Mahatma Gandhi, Martin Luther King, Herman Hesse, Käthe Kollwitz, John Lennon artistak, eta beste batzuk. Beste “heroi” batzuen kasuan ez bezala, ez gara haien itzalpean bizi, haien argitan baizik. Haien espirituetatik jakituria, egia, hitzak eta “pasarteak” heltzen zaizkigu, gure bideak argitzeko.
Ezagutzen dugun pertsona bakezale handi bakoitzeko badira gutxienez 10.000 “pertsona arrunt” lagun bat, senide, auzokide edo gerratik bizirik ateratako pertsona bat, indarkeria eta gerra gauza normaltzat eta saihestezintzat hartzeari utzi diona, gure seme-alabek indarkeriaren, goseteen edo xenofobiaren ondorioak pairatu behar dituen “lege naturalik ez dagoela” konturatuta. “konponbide erradikal bat bakea da”.
Siluetak bakegileen espirituen antzekoak dira, ezagutu ez ditugun arren gurekin ibiltzen diren bakegileen espirituen antzekoak, hain zuzen ere. Oroimenaren eta adiskidetzearen jagoleak dira, hauxe gogoratzen baitigute: “Gernikara bide konpartitu batetik etorri bagara ere, bakearen bidea bidaia indibiduala da, azken batean”.
Foru Plaza honetan, “Suaren eta Argiaren Plazan: Bakegileen Plazan” sugar bat piztu da eta bonbardaketatik bizirik ateratakoek eskutik pasatu digute guri eta gure seme-alabei. Orain, gure ardura da sugar baliagarri horrekin zer egiten dugun.

William Kelly

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika Gogoratuz eta Gernikako Kultur Etxea

Erlazionatutako Ekintzak