ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Itsasoratze Artibistaren 1. edizioa. Bilaketa ilbantzen
2015/10/08
  • ..

Aurkezpena

BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria aldi baterako erakusketaren irekiera dela antolatutako lan ekitaldia .

Gernika-Lumon, 2015eko urriaren 8 eta 9an.

Mintegi honek munduko zenbait lekutan indarkeria desberdinak (terrorista, estatukoa, generoa...) jasan izan dituzten biktimen esperientziak hartu eta horien gainean hausnartu, partekatu eta sakondu nahi du. Desagertutako atxilotuen bilaketa eta eguneroko bizimoduan, gizartean eta egiaren bilaketan, konponketan eta buruko osasunean estatu-politikak duen eragina ere aztertuko dira.

Egiaren prozesuei buruzko ikerketa eta esperientzia asko daude baina giza eskubideen urraketak jasan eta bizirik ateratakoen bizipenak eta desagertuen bilaketak eragindako zauriak ez dira sakon ikertu edo dokumentatu.

2015eko urriaren 8a (osteguna)
Lekua: Gernikako Bakearen Museoa
Izen-ematea doan da.
10.00-10.30 Ongietorria eta sarrera: Iratxe Momoitio (Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria) eta Roberta Bacic (Erakusketako komisarioa, irakaslea eta giza eskubideetan eta urraketan ikertzailea; Berradiskidetze eta Egiaren Batzordea izango zenaren Txileko Berradiskidetze eta Konponketako Korporazioan lan egin zuen).
10.30-11.00 Carlos Martín Beristain. EUSKADI. Mediku-psikologoa
11.00-11.30 Lynne Jenkins. KANADA.
11.30-12.00 Kaferako atsedenaldia
12.00-12.30 Carolina Gana. TXILE.
12.30-13.00 Iñaki Markez. EUSKADI. Psikiatra eta terapeuta. Violencia colectiva y salud mental: contexto, trauma y reparación liburuaren egilea.
13.00-13.30 Itziar Gandarias. EUSKADI.
13.30-14.00 Roser Corbera. Diseinatzaile grafikoa. Responsable del equipo de comunicación de la Fundació Ateneu San Roc-eko komunikazio taldearen arduraduna. KATALUNIA. “Arpilleras indignadas”
14.15-15.30 Bazkaria partehartzaile guztientzat.
15.30-17.30 Tailer praktikoa esperientziak, galderak, ideak... partekatzeko
18.00-19.00 BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria aldi baterako erakusketaren irekiera, Roberta Bacic komisariaren gidaritzapean.
Erakusketa honetan ikusgai dauden arpillerak eta bestelako ehunezko lanak herrialde hauetan eginak dira: Ipar Irlanda, Ingalaterra, Espainia, Txile, Peru, Argentina, Zimbabwe, Alemania eta Kolonbia. Lan horien bidez, emakumeek gatazkak eta giza eskubideen aurkako urraketak ohikoak diren testuinguruetan izan dituzten bizipenak kontatu dituzte, etxeko materialak erabiliz: orratzak, haria eta oihal puskak.

2015eko urriaren 9a (ostirala)
Lekua: Gernikako Bakearen Museoa
Izen-ematea doan da.
Erakusketa komisarioa den Roberta Bacic-ek eta Roser Corberak arpilleren historiari buruzko bi tailer emango dituzte eta nola egiten diren azalduko dute.
1. tailerra: 10.00-12.30
2. tailerra: 15.00-17.30

"Arpilleren tailerrean" parte hartzeko aukera egongo da Gernikako Bakearen Museoan urritik apirilera bitartean.

Horrez gain, Gernikan eta Donostian Nazioarteko Arpilleren II. Foruma izango da 2016ko otsailaren 26-28an. Munduko leku desberdinetako partehartzaileak izango dira, tailerak, hitzaldiak, filmak, musika, blogen erabilera, artxiboak, oihalen zaintza, dokumentazioa eta artxiboak... eta abar.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa

Erlazionatutako Ekintzak

Erlazionatutako Argitalpenak

    1. Itsasoratze Artibista: "Bilaketa ilbantzen" kongresua-1º Embarcada Artivista: congreso "Hilvanando la búsqueda"
© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA