ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Gernikako Bakearen museoak atera berri duen mugikor eta tabletentzako app berria aurkezten du
2014/06/12
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Hurrengo ostegunean, ekainak 12, goizeko 11.30an, Gernikako Bakearen Museoak prentsaurrekoa emango du museoan, mugikor eta tabletsen erabilerarako prestatu duen aplikazio berria aurkezteko. Aplikazio hau erabiltzeko ez da inongo deskargarik egin behar, eta bisitarien bisita normala osatzeko balioko du, argazki eta bideo interesgarriak eskainiko dituelarik. Dohainekoa izango den zerbitzu berri hau – Eusko Jaurlaritzako Bakea eta elkarbizitzaren idazkaritzaren dirulaguntzari esker— prentsaren aurrean aurkezten den egun beretik martxan egongo da.

Hori dela eta, 4 hizkuntzetan (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) diseinatuta dagoen dohaineko webapp berria martxan jarri du. Webapp honek, Museoko bisita (museotik pasa baino lehen, museoan bertan edo bisita ondoren) osotu nahi duen bisitarientzako prestatu da, bisitan bertan ikusi ezin daitezkeen bideo, argazki eta bestelako informazioa, mugikor eta tableten erabileraren bidez eskainiz.

Deskargarik egin gabe erabili daitekeen webapp hau (Museoko wifia erabilita) Eusko Jaurlaritzako Bakea eta bizikidetzearen idazkaritzak emandako dirulaguntzari esker egin ahal izan da, eta EGO eta SUGGIERO enpresek garatu dute.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa

Erlazionatutako Argitalpenak

    Presentación app del museo (12/06/2014)
© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA