ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Kids' Guernica-ko parte hartzaileen elkarraldia
2012/10/05
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, Kids’ Guernica, Nazioarteko Bakearen aldeko Arte proiektua antolatu zuten Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuzek eta Gernikako Kultur Etxeak, Gernika-Lumoko Udala eta Fundación 2012 Fundazioaren laguntzari esker.

Proiektu hau 1995ean hasi zen, Hiroshiman bonba atomikoa jaurti zuteneko 50. urteurrenean. Aurten Gernikan egin dugun erakusketan, munduko hainbat lekutako haurrek egindako 22 margolan daude eta Gernika eta inguruetan egin diren 9 oihal ere. Oihalak urriaren 14a arte egongo dira ikusgai.

Urriaren 5ea, ostirala, Kids’ Guernica 2012ko parte hartzaileen elkarraldia egin genuen Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 10:00etatik 12:00etara.

PROGRAMA:
1. Ongi etorria
2. Gernikako muralen azalpenak
3. Beste esperientzia batzuk
4. Parte hartu duten eskolei diploma banaketa
5. Kids’ Guernica International-eko sortzailearen hitz batzuk
6. Sari banaketa

Proiektu honetan 9 horma-irudi egin dira. 7 ikastetxek parte hartu dute (Allende, Institutua, Barrutia, Montorre-Arteaga, San Fidel, Seber Altube eta Barrutialde), Ahize-AEK -ko talde 1 eta Gernikako Bakearen Museoan beste talde bat izan dira. 330 umetik gora izan dira parte hartu dute.

Elai Alain egingo den ekitaldi honetan Gernika-Lumoko erakusketa antolatu duten hiru erakundeetako arduradunak egongo dira: Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria, Iratxe Momoitio, Kultur Etxeko Arduraduna, Ricardo Abaunza, eta Gernika Gogoratuzeko Zuzendaria, Maria Oianguren.

Artista gazteek azalduko dute nola egin zuten horma-irudia eta gainera, eskolei diploma bat emango zaie beraien parte-hartzea ziurtatzen duena. Horrez gain, Kids’ Guernica International-eko sortzaileetako bat ere izango dugu gure artean: Toshifumi Abe.

Amaiera modura, sari banaketa izango dugu:
1-Kids’ Guernica albuma bete dutenen arteko irabazleari Port Aventurarako familia bidaia oparituko zaio (Auka Bidaiak-en eskutik)
2-Proiektuko parte hartzaileen artean egin den zozketako irabazleak nekazalturismo batean egonaldia jasoko du (Urdaibai Bidaiak-en eskutik).

Ekitaldiko argazkiak

Kids' Guernica erakusketa

Kontaktua

hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net

Error:
Unknown column 't_organiza_img.contenido' in 'field list'

Query: SELECT t_organiza_img.idarchivo,t_organiza_img.tipo,t_organiza_img.nombre,t_organiza_img.contenido FROM t_organiza_img WHERE ( idarchivo  = 77)
Error:
Unknown column 't_organiza_img.contenido' in 'field list'

Query: SELECT t_organiza_img.idarchivo,t_organiza_img.tipo,t_organiza_img.nombre,t_organiza_img.contenido FROM t_organiza_img WHERE ( idarchivo  = 78)

PDFs

  • icono pdf
  • icono pdf

Antolatzaileak

Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz, Gernikako Kultur Etxea eta Kids' Guernica Internazionala

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA