ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Gaur sarrera doan, Euskal Kostaldearen Museoen Sareak antolatu dituen ekintzen barruan
2012/09/28
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Euskal Kostaldeko kultura-agente guztiek, salbuespenik gabe, bat egin dute Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortzeko, eta lankidetzarako gune horretan museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako instalazioak elkartuko dira, bakoitzak bere ikuspegitik, Euskal Kostaldean barrena eskaintza turistiko bateratua osatzeko.

Sareak berrogeita hiru kide ditu guztira, besteak beste, Gernikako Bakearen Museoa, Donostiako Aquariuma eta Untzi Museoa, Getariako Balenciaga Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Bizkaia Zubia, Getxo eta Portugalete lotzen dituena.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak garatutako Euskal Kostaldearen Turismo Plan Zuzentzailetik eratorritako ekimena da, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta kostaldearen turismo-jardueran inplikatutako gainerako erakundeek parte hartzen dute horretan.

Euskal itsas ondarea hedatu eta sustatu nahi du sareak, baita kostaldeko eskaintza bateratu bat sortu ere, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta Euskal Kostaldea markaren turismo-sustapeneko eta komunikazioko ekintzak bultzatuz.

Baterako ekintzekin lanean hasteko, datorren astebururako zenbait proposamen prestatu dituzte, sarea jendaurrean aurkezteko lagungarri. Datorren irailaren 28an, eta asteburu osoan, programa zabala eskainiko da, eta hogeita hamar jardueratik gora antolatuko dira Euskal Kostalde osoan barrena. Besteak beste, antolatzaileek honako proposamen hauek jarriko dituzte bisitarien eskura: Lekeition marinel-korapiloak egiten ikastea, Santurtziko Interpretazio Zentro berria ezagutzea, Bizkaia Zubian ilunabarrean bertsoak entzutea, Donostiako San Telmo Museoan kontzertu bat ikustea edo Aquariumean Ondinesia pelikula ospetsua, edo gauean Pasaiako Mater museo-ontzia bisitatzea.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

Error:
Unknown column 't_organiza_img.contenido' in 'field list'

Query: SELECT t_organiza_img.idarchivo,t_organiza_img.tipo,t_organiza_img.nombre,t_organiza_img.contenido FROM t_organiza_img WHERE ( idarchivo  = 69)
Error:
Unknown column 't_organiza_img.contenido' in 'field list'

Query: SELECT t_organiza_img.idarchivo,t_organiza_img.tipo,t_organiza_img.nombre,t_organiza_img.contenido FROM t_organiza_img WHERE ( idarchivo  = 70)
Error:
Unknown column 't_organiza_img.contenido' in 'field list'

Query: SELECT t_organiza_img.idarchivo,t_organiza_img.tipo,t_organiza_img.nombre,t_organiza_img.contenido FROM t_organiza_img WHERE ( idarchivo  = 72)

PDFs

  • icono pdf
  • icono pdf
  • icono pdf

Antolatzaileak

Euskal Kostaldearen Museoen Sarea

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA