ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Kids Guernica
2003/01/01
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Kids Guernica, Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoaren 50.urteurrena ospatzeko, 1995ean sortu zen Nazioarteko bake proiektu bat da.

Proiektuaren ideia nagusia munduko umeentzako, hau da, etorkizuneko belaunaldientzako, lortu nahi den bakerako dei bat da. Ume hauei Picassoren “Guernica”-ren neurri bereko (3,5 * 7,8m) oihal batean marrazki bat egitera gonbidatzen zaie. Aski ezaguna denez, Picassok 1937ko Espainiako Guda Zibilean Gernikako herriak (gaur egun munduko bakearen sinboloa dena) jasandako bonbardeaketaren aurka bere gaitzespena adierazi zuen. Gernikako proiektua 11-13 urte bitarteko eskola ezberdinetako umeekin burutu da.

Tailer hau egiteko fase ezberdinak egon ziren:

1. Bilerak ikastetxeetako arduradunekin (irakasle, zuzendari…)
2. Egitasmoa ikasgeletan azaldu eta marrazki bana prestatzea
3. Ikastetxearen ordezkari izango liratekeen 3 edo 4 pertsonak hautatzea (ez marrazki onena egiteagatik, baizik eta egindako hausnarketagatik, agertutako interesagatik, talde-lanerako gaitasunagatik…). Fase berdina ikastetxe bakoitzean.
4. Ikastetxe bakoitzeko 3 edo 4 pertsonek egindako irudia.
5. Baterako lan-bilerak eta lan-egutegia.
6. Hausnarketa ikasleekin: Zer da bakea zuen iritziz? Nola islatu elementu argiekin irudian? Zer da oroimen historikoa? Brainstorming edo ideien zaparrada talde nahastuetan, denen aurrean azaltzea. Talde eta ikastetxe bakoitzaren irudietatik ateratako ideia ezberdinak bateratu.
7. Ideia nagusiak hautatu eta elkarrekiko irudi batean garatu (3 * 2 m)
8. Irudian islatutakoa mihisera aldatzeko lana. Jatorrizko margolana egin
9. Jatorrizko margolana komunikabideen, familien aurrean aurkeztu eta esku-orri eta postal oroigarri bat sortu.
10. Kids’ Guernica erakusketara bidaia, Oradour sur Glane-n (Frantzia)

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Nazioarteko Kids Guernica, Kids Guernica Europa, Centre de la Memoire d?Oradour sur Glane. Gernikako tailerra: Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika Gogoratuz eta Gernikako Kultur Etxea.

Erlazionatutako Ekintzak

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA