ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Gernikako Bakearen Museoak gailu mugikorrak (IKT) zentru kulturaletan erabiltzeko proiektu batean parte hartu du.
2011/12/01

Aurkezpena

Gernikako Bakearen Museoak badaramatza zenbait hilabete proiektu pilotu berritzaile batean parte hartzen. Interactiva Tech izeneko proiektu honetan IKT-en erabilpena gailu mugikorretan bultzatu nahi da, zerbitzu kulturaletara bideratuz.

Proiektua azken fasean sartu da eta abendu guztian zehar tresnaren baliozkotzea egiten ari dira benetako inguruneetan, hala nola Gernikako Bakearen Museoan. Museoak aktiboki parte hartu du pertsonalizatutako eduki kulturalen sorkuntzan eta aplikazioa museora egokitzen.

Proiektuaren helburu nagusia teknologia mugikorrekin edukin eta esperientzia kulturalak diseinatu eta garatuko dituen tresna eta metodologia estandarrak sortzea da.

Interactiva Tech I+D+I proiektua da. Gizartearen probetxurako edukiak sortzea du helburu eta Turismo, Indutria eta Merkataritza Ministeritzak finantzatu du Plan Avanzaren bitartez.

Proiektuaren buru INNOVALIA Enpresa Teknologikoen Elkartea da eta VICOMTECH, GAIA ETA CLAS enpresekin tresna hau garatzen ari den partzuergoa sortu dute.

Kontaktua

hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA