ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Sua eta argia Plazan instalazioa
2001/01/01
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Apirilaren 26an arte-instalazio bat egon zen Foruen plazan, "Sua eta argia Plazan" (© William Kelly), gogoratzeko sugarra erdian eta 1.000 kandela inguruan argi ematen.Kandelek osatzen zuten irudi edo marrazkia eguzkia irudikatzen duen euskal ikur tradizionala zen, eta horrek antzinako euskal sustraiekin eta gernikarren etorkizunarekin bat egiten du (Bakezaleen lekua).

1937ko apirilaren 26 hartan gertatu zenaren kontrara, 26 honen ilunabarrean, eta egunari lekua egiten dion gauaren ilunean dir-dir, erdiko sugarrak gerra guztietan eta indarkeriazko ekintza guztietan galdutako bizi guztiak (ume eta helduak) gogoratu zituen, eta kandela bakoitzak bizitza gerretan eta, zehatzago, Gernikako bonbardaketan galdu zutenak gogoratu zituen.

Kandelak piztea oroitze, bake eta berradiskidetze ospakizuna izan zen, bizirik geratu zirenek, gernikarrek eta lumotarrek, agintariek, bisitariek (hiri ahaidetuak…), umeek, helduek piztu zituzten eta.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

© 2018.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA