ekintzak. Gernikako bakearen museoa fundazioa
Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

actividades museo
Hasiera >> Ekintzak
Historikoa
Aldi baterako erakusketaren irekiera:
Elnako amaetxea
2011/06/16
  • ..
  • ..
  • ..

Aurkezpena

Ostegunean, ekainak 16, “Elnako amaetxea: Erbesteko sehaskak” aldi baterako erakusketa zabaldu da. Erakusketa interesgarri hau 2011ko urriaren 12ra arte egongo da erakusgai Gernikako Bakearen Museoan.

Kataluniako Gobernuak eta Memorial Democratic-ek sorturiko aldi baterako erakusketa honek, Elisabeth Eidenbenz (orain dela aste batzuk hil dena) suitzar maistraren istorioa eta lana ezagutarazi nahi digu. Eidenbenz-ek, 1939 eta 1944 urteen artean, Sant Cebriá del Rosellon, Argelers, Ribesaltes eta el Barcarès-en errefuxiatu errrepublikanoen zelaietan, egoera penagarrian nekez bizi ziren espainiar erbesteratuen 597 seme alaben bizia salbatu zuen.

Errefuxiatu hauek, Eidenbenz andreak Elnan sortu zuen amaetxean babestuak izateko zortea izan zuten, bake uharte bat suposatu zuena hondamen ozeano baten erdian.

Espainiako Gerra Zibilaren bukaeraren osteko, erbesteak sortu zuen bihozminari buruz hitzegiten digun erakusketa interesgarria, garai hartako historia hobe ezagutarazten diguna.

Kontaktua

zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

PDFs

Antolatzaileak

Kataluniako gobernua eta Memorial Democràtic

Erlazionatutako Argitalpenak

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA