Gernikako Bakearen Museoa
Ikerketa
Dokumentazio Zentruak archivo, hemeroteka, filmategi eta beste hainbat zentrutan ikerkuntza lanetan darrai munduan zehar Gernikako Bonbardaketa eta Espainiar Guda Zibilari buruz dauden berrien bila.
ARLO HONETAKO AZKEN EKINTZAK:
Vatikanoko Artxibu Sekretuan ikertzen (Vaticano. 2007)
2006ko ekainean Vatikanoko Artxibu Sekretuko Pio XI.aren Aitasaindutza-aldia, irailetik aurrera ikertzaileentzat zabalduko zutela jakinarazi zen. 1922tik 1939ra bitarteko dokumentu hauek desklasifikatzeak Espainiako Guda Zibilean Vatikanoak izan zuen jokaerari buruzko informazio zehatzagoa emango du.
2007ko urtarrilean, Iratxe Momoitio Astorkia, Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria, eta Ana Teresa Nœ¯ez Monasterio, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroaren arduraduna, Erromara joan ziren, bertan aurkitzen zuten informazio interesgarri guztia kopiatu eta Gernikar guztien eskura ipintzeko asmoz.
Ikerketaren lehen fasean, Madrileko Nuntziaturari buruzko guztia aztertzeko aukera izan zuten. Bertan, euskal haur errefuxiatuen zerrendak, atzerrian zeuden umeek etxekoei bidalitako gutunak, monsinore Antoniuttiren kartak eta abar aurki daiteke.
Vatikanoko Artxibu Sekretuan ikertzen (Vaticano 2008)
Bigarren fasean, 2008ko martxoko bisitan, lehen bidaian oraindik zabaldu gabe zegoen dokumentazioa aztertzeko aurkera izan zuten, hau da, Affari Ecclesiastici Straordinari. Spagna 1937.Fondo Segreteria di Stato.
Ikerketa amaitu eta dokumentuak katalogatu ostean, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroan aztertzeko prest egongo dira.
Amsterdam-eko Gizarte Historiaren Institutoan Ikertzen (Holanda)
1939an, Francok iparraldeko azken gune errepublikarrak hartu baino aste gutxi arinago, Pirineotatik zehar eraman ziren hainbat dokumentu instituto honetara. Bi fondo ikertuko dira: José Martinez Guerricabeitia Fondoa eta Fernando Gómez Peláez Fondoa. Fondo bi hauetan Euskadin Guda Zibilari buruzko hainbat idatzizko dokumentazio eta dokumentazio grafikoa agertzen dira.
José Martínez Guerricabeitia Fondoa
1939-1980 garaiko egunkari, foileto, panfleto, gutun, eskuizkribu eta imprimaturido dokumentazio bilduma.
Fernando Gómez Peláez fondoa
Fernando Gómez Peláez artxiboa espainiar erbeste libertariaren fondorik garrantsitzuenetariko da. Berau osotzen duten dokumentuak, Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT-eko) militantzia luzean eta erbesteko publikazio libertarien zuzendari bezalala egindako argitalpen lanetan bildutakoak dira. Guda ondoko anarkosindikalismoaren iturri garrantsitzua da.
Britainiar artxibo Nazionaletan ikertzen (Erresuma Batua)
Foreign Office-ko dokumentazioa (1936-1939), Erresuma Batuaren atzerriko harremananei buruzkoak, Guda Zibilean Parte Ez Hartzearen politikari buruzkoak, Ingalaterrara ebakuatutako euskadiko umeei buruzkoak, Gernikako Bonbardeaketaren komisio ikertzailearen sorrerari buruzkoak...
Britainiar artxibo Nazionaletan ikertzen (Erresuma Batua 2009)
Foreign Office-ko dokumentazioa (1936-1939), Erresuma Batuaren atzerriko harremananei buruzkoak, Guda Zibilean Parte Ez Hartzearen politikari buruzkoak, Ingalaterrara ebakuatutako euskadiko umeei buruzkoak, Gernikako Bonbardeaketaren komisio ikertzailearen sorrerari buruzkoak...
Alemaniako Kanpo Arazoetako Ministeritzan ikertzen (2009. Berlín)
(Politisches Archiv des Auswärtigen Amts (PAAA)
Politisches Archiv des Auswärtigen Amts (PAAA), Alemaniako Kanpo Arazoetarako Ministerioaren Archivo Politikoak, 1867 geroztiko alemariar kanpo politikari buruzko nazioarteko akordio eta dokumentuak gordetzen ditu.
Alemaniako kanpo politikari buruzko dokumentuak. D seriea (1937-1941)1. Konstantin von Neurath eta Joachim von Eibbentrop eta honen Estatuko idazkariek, Wilhelm Faupel ( Enbajadore Alemana Salamankan) eta beste hainbat instituziok (alemandarrak eta kanpotarrak) burututako dokumentuen bilduma batzen ditu.
Ufficio Storico Estado Major dell'Aeronautica Militare (Italia)-an ikertzen (2010eko maiatza)
Ufficio Storico Estado Major dell'Aeronautica Militare-an (Italia) Gerra Zibilean Euskal Herrian egin ziren aire operazioei buruzko dokumentazio ugari dago. Dokumentu garrantzitsuenak unitateei bidaltzen zitzaizkien operazioen aginduei buruzkoak dira: erasoaren helburua, posizioa, betetzeko ardura zuten aparatuak, ordutegia eta ibilbidea, eraso modalitatea eta erabili beharreko bonba kopurua, arlo teknikoko beste datu batzuen artean.
Italiako Kanpo Arazoetako Ministeritzako Agiritegi diplomatikoan ikertzen (Erroma) (2010eko azaroa)
Italiako Kanpo Arazoetako Ministeritzako Agiritegi diplomatikoan (Erroma), Archivio Storico Diplomatico, Ministerio degli Affari Esteri-n egin den ikerketan, 2010eko azaroan, Affari Politici, Ufficio Spagna eta Fondi di Guerra-Guerra di Spagna dokumentuak aztertzen aritu dira. Euskal Herriko Gerra Zibilari buruzko ikerketa sakona egiteko ezinbesteko dokumentuak dira. Bizkaiko kanpainari buruzko italiar tropen txostenak, Santoñako paktua eta euskal batailoien errendizioa ulertzeko dokumentu garrantzitsuak dira.
Italiako Kanpo Arazoetako Ministeritzako Agiritegi diplomatikoan ikertzen (Erroma) (2011ko martxoa)
Italiako Kanpo Arazoetako Ministeritzako Agiritegi diplomatikoan (Erroma), Archivio Storico Diplomatico, Ministerio degli Affari Esteri-n egin den ikerketaren jarraipena, 2011ko martxoan.
Italiako Stato Maggiore dell'Esercitoko agiritegian ikertzen (Erroma) (2011ko urria)
Italiako Stato Maggiore dell'Esercitoko agiritegian Bizkaian egindako operazio militarren gaineko informazio garrantzitsua dago. Dokumentu motak aipatzen baditugu, Euskadin italiarrek izan zuten parte-hartzeari buruzko txostenak, mapak eta argazkiak aipa daitezke.
Burdinezko gerrikoa, 1937ko italiarren eta euskal nazionalisten akordioak eta euskal batailoien errendizioa dira dokumenturik interesgarrienak.
Campagna di Spagna 1936-1939 funtsa da aipagarriena, VS/1 katalogo-zenbaki topografikoduna; bertan, Aviazione Legionariak zenbait herritan egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dituzten 300 argazki daude.
"National Archives and Records Administration of the United States (NARA)" (Washington) izeneko artxiboetan ikertzen (2011ko abendua)




