Gernikako Bakearen Museoa
Historia / Misioa / Helburuak
Historia
Gernikako Bonbardeaketari buruzko Dokumentazio Zentrua, Gernikako
Bakearen Museoa Fundazioarena, Gernika-Lumoko Udalaren ekimenez
sortu zen (1997an). Bere asmoa zen Gernikako bonbardeaketari
buruz (1937/04/26, Espainiar Gerra Zibila) mundu osoan (liburutegietan,
artxibategietan, filmoteketan eta abar.) aurki litekeen materiala
-idatzizkoa, grafikoa eta ikus-entzunezkoa-udalerri honetan
biltzea.
Hainbat urtez ikerketak gauzatu eta material interesgarriak bildu ondoren, Zentruak bere ateak zabaldu zizkien 2003.urtean ikertzaileei eta Gernikako bonbardeaketaren egunean, Gerra Zibilean eta erbestean gertatutakoa modu sakonagoan ezagutu nahi duen publikoari.
Dokumentazio Zentroa zerbitzu publiko bat da eta interesaturiko
pertsona orori zabaldutako ondarea dauka. Liburu, dokumentu,
aldizkari eta material audiobisualez osaturiko ondare dokumentala
biltzeaz gain, Southworth fondoa azpimarratu beharrekoa da,
Gernikako bonbardekaeta, espainiako Gerra Zibila eta frankismoa
ikertzeko duen balio historioagatik.
Dokumentazio zentruak honako arlo hauek hartzen diru barne:
- Gernikako bonbardeaketa.
- Gerra Zibil espainiarra.
- Erbestealdia
- Gernika-Lumoko historia.
Misioa
Dokumentazio Zentruaren (CDBG) zeregina, Gernikako bonbardaketari buruz dagoen dokumentazio guztia bildu, gorde, ikertu eta zabaltzea da. Bai eta Gernika-Lumoren historia, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguru barnean, gai horietako ikerketan erreferentzia izan nahian.
Helburuak
Dokumentazio
Zentruaren helburu nagusia interesa duen pertsona orori ahalik
eta informazio gehien ematea da Gernikaren bonbardaketaz (1937/04/26),
Gernika-Lumoren historiaz, Espainiako Gerra Zibilaz eta erbesteaz.
Zentruaren fondoak begiratuz bai programak, ikerlanak eta
ekintzak (symposiumak, biltzarrak...) bultzatuz hain garrantzitsuak
diren eta inoiz ahaztu ez errepikatu behar ez diren jazoera
batzuen benetako historiografia eskaintzea da lortu nahi den
helburua.




