Gernikako Bakearen Museoa
Fondoak
Dokumentazio Zentruak fondo ezberdin bi ditu:
GERNIKAKO BONBARDAKETARI BURUZKO DOKUMENTAZIO ZENTRUKO FONDOA (CDBG)
Fondo hau mundu guztiko liburu, gaur eguneko zein Guda Zibil garaiko egunkarien artikulu, aldizkari, ikus-entzunezko material eta nazioarteko artxiboetako dokumentazioz osatua dago.
SOUTHWORTH FONDOA
Fondo hau Gernika-Lumoko Udalak eskuratu zuen eta CDBGan gordeta dago. Herbert R. Southworth historialari eta liburuzale ospetsuarena zen eta 3.000tik gora liburu, egunkari, artxiboko dokumentazio eta Guda Zibila eta frankismoari buruzko dokumentazio grisaz osotua dago.




