Gernikako Bakearen Museoa
Aurkezpena
Gernikako Bakearen Museoko denda Gernikako Foruen Plazako 1. atarian dago. Denda 2003ko urtarrilaren 8an inauguratu zen, Bakearen Museoa ireki zen egun berean, Museoko harrera-lekuaren ondoan dago eta kaletik zuzenean ere sar daiteke.
Dendaren ordutegia Museoarena bera da
Denda, Gernika-Lumo hiriko oroigarriak, liburuak, aldizkariak, Museoko gauzatxoak eta horrelakoak bisitariak erosteko aukera emateko sortu zen eta Museoaren edukia zabaltzen laguntzeko.
Bestalde, dendak beste zerbitzu batzuk ere baditu, hala nola txoko bat bisitariak udalerriaren informazioa , udalerriaren ikusgarri kultural eta turistikoena eta herrialdeko beste toki interesgarri batzuena duten folletoak hartzeko.
Dendaren espazioan arropazaindegia dago, bisitarien poltsa handiak, zorroak eta abar uzteko.
Museoko dendak aukera ematen du bertan salgai dauden produktu guztiak urrunetik erosteko posta elektronikoz denda.museoa@gernika-lumo.net, telefonoz (+34 94 6270213) edo faxez (+34 94 6258608) eskatuz gero, nahi d(ir)en produktu(ar)en izena eta ale-kopurua esanda.
Produktua postaz bidaliko zaizu, lehenbailehen, esaten dizugun helbidera, jasotzean ordaintzeko. Bezeroak ordainduko ditu -jasotzean- produktuaren prezioa eta bidalketa-gastuak.




