Logo de Google
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Mas

Gernikako Bakearen Museoa

fachada museo
Hasiera >> Datuen babesa

Datuen babesari buruzko politika

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (IGZ-MEL) betez, GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk jakinarazten dizu www.museodelapaz.org atariaren titularra dela.

Lege horretako 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, datu hauen berri ematen du:

Web orrialde honen titularra hauxe da:

©GernikakoBakearenMuseoFundazioa
IFK: g95222949
Foru plaza,1.
E 48300 Gernika-Lumo.
Bizkaia. Euskadi. España
Tel.:(+34) 94 627 02 13
Fax:(+34) 94 625 86 08
Helbide elektronikoa: museoa@gernika-lumo.net
www.museodelapaz.org

Euskadiko Fundazioen Erregistroan erregistratuta: 162. F., 3. Atala.

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAK, bere jabetzakoak diren fitxategien arduraduna den aldetik, bere erabiltzaile, bezero, babesle, hornitzaile, kolaboratzaile eta langileen informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, sekretu profesionala eta datuen konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharra une orotan betez.

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAK jakinarazten dizu Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikora egokituta dagoela, eta baita lege hori garatzeko Araudia onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretura ere; jakinarazten dizu, halaber, datu pertsonalekin dituen fitxategiak Datuak Babesteko Espainiar Agentzian daudela behar den bezala erregistratuta, eta datuak babesteari buruz ezarrita dauden gainerako betebeharrak ere betetzen dituela, bere eskuetan duen informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko xedez.

Datu pertsonalak jaso eta tratatzearen helburua da Museoan eta Dokumentazio Zentroan antolatzen diren zerbitzuak eta jarduerak modu egokian kudeatzea, eta, horrekin batera, Fundazioak abiatzen dituen ekitaldi, jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea.

Eskuratutako datu pertsonalak ez zaizkie ezein kasutan hirugarrenei utziko, interesatuek berek hori aurretik baimendu ezean.

Horregatik guztiagatik, GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAK legeak ezarritako segurtasun mailak bereganatu ditu datu pertsonalak babesteko; gainera, bere esku dauden bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu jakinarazi zaizkion datuen galera, erabilera bidegabea, aldaketa, baimendu gabeko sarbidea eta laburreta eragozteko.

Datuen titularrek aitortuta dituzte datuak ikusteko, ezabatzeko, zuzentzeko eta haien aurka agertzeko eskubideak, eta, hortaz, eskubide horiek erabili ahal izango dituzte, honekin kontaktatuz:

©GernikakoBakearenMuseoFundazioa
Foru plaza,1.
E 48300 Gernika-Lumo.
Bizkaia. Euskadi. España
Tel.:(+34) 94 627 02 13
Fax:(+34) 94 625 86 08
Helbide elektronikoa: museoa@gernika-lumo.net

© 2017.GernikakoBakearenMuseoaFundazioa | COPYRIGHT | DATUEN BABESA | KONTRATAZIOAK | ERABILERRAZTASUNA