ZEIN LOTURA DAGO PISTOLA ETA GRAPAGAILUAREN ARTEAN?

Aurreko astean, Eskolarteko Bakearen eta Ezbiolentziaren Eguna ospatzeko haur soldaduen gaia lantzea bururatu zitzaigun, batez ere, orain dugun aldi baterako erakusketa aprobetxatuz: “Hegan egitea debekatuta: haurtzaroa eta gatazka armatuak”.  http://www.museodelapaz.org/eu/erakus_des.php?idexposicion=44

Argazkiak begiratuz hasi ginen. Ondoren haur horiek armak botatzeko aukera izango zutela imajinatzeko eskatu nien gure neska-mutikoei eta horren ordez, guk opari bat emango genien (saxofoia, liburua, panpina, baloia, eta abar). Beraien bizitza nola aldatuko litzatekeen hausnartzen aritu ginen esku artean ametrailadora bat izan beharrean guk egindako opariren batekin jolastu eta disfrutatzeko aukera izan balute. Aurrera eginez gure hausnarketan, pertsona batengana arma batekin hurbiltzean duen erreakzioaz edo beste edozein objekturekin hurbiltzeaz hitz egin genuen. Argi zegoen guztien iritzia: arma bat duen pertsona batek, nahiz eta gure kontra jarri ez, biolentzia eragiten du; aldiz, saxofoi edo liburu batekin ez da horrelakorik gertatzen.  (Ideia hauek Save the Childrenek erakusketarako prestatutako fitxa didaktiko batetik aterat daude).

Egilea: Eduardo Urdangaray

Gurera hurbiltzen ahalegindu ginen eta gure eguneroko bizimoduak haur soldaduengan edo munduan dauden gatazka armatuetan eraginik ote duen galdetu nien. EZEZKO argi batez erantzun zidaten. Baina gure taldean bateriadun aparaturik ez duen norbait ote zegoen galdetu nienean, aurpegiak berehala aldatu ziren. Egun bi lehenago “coltan”-ari buruzko hitzaldi bat izan zuten eskolan eta mineral hau ateratzeko mehatzetan lan egiten duten nagusien eta haurren balditzak, zenbat haur hiltzen den mineral hau ateratzeko ahaleginetan,  inguru horretan dagoen gerra… azaldu zizkieten. Eta guzti hori guk mugikorra, psp, wii liburu elektronikoa… izateko!

Egoera ezezkor honekin ez gelditzeko, grapagailua guk asmatutako tramankulua zela aipatu nien, Eibarren hain zuzen ere. Zein da bere historia eta zein lotura du gure gaiarekin? Irakurri webgune honetan aurkitu dudan azalpena:

http://lasegundapuerta.com/index.php/cultura/cuentos-historias-/1192-los-inventores-de-la-grapadora.html

 “Hoy empiezo con Juan Solozábal y Juan Olive. En Éibar (Guipúzcoa) se fundó en 1920 la sociedad llamada “El Casco”, cuya principal actividad era la creación de revólveres, destinados mayoritariamente a la exportación. A partir de 1929 y debido a la crisis económica mundialesta empresa se tuvo que reconvertir como muchas por la famosa crisis del 29, ello llevó a que a mediados de los años 30, sus fundadores los nombrados anteriormente Solozábal y Olive, sacaran al mercado un artilugio hecho para sujetar los tan comunes documentos que se llevaban en hojas sueltas prácticamente hasta ese momento, inventando la Grapadora, el éxito fue tal, que como sabemos todos, no hay escritorio ni mesa de oficina en el mundo que no tenga una grapadora, y en la empresa “El Casco” siguen fabricando el modelo original, ahora se la denomina M-35, que es la que veis.”

Autor: Ramón Jiménez

Gai hau oso ondo azaltzen dute Eibarko Armagintza Museoan: http://www.armia-eibar.net/erakusketa/eibarko-museoa/sala24Adibide honek, nire iritziz, argi erakusten digu sormenarekin eta pentsamendu baiezkorrarekin mundu baketsuagoa eta ezbiolentoa lor dezakegula.

Posted by Idoia Orbe.

email

Tags: , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: