Zapalduon antzerkia: Bakea gatazkatik eraikitzen

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k Zapalduaren Antzerkiari buruzko bigarren topaketa antolatu dute Gernika-Lumon.

Datozen martxoaren 11 eta 12an Gernika-Lumo ASTRA: Kulturarako Fabrika sozialean (ostiral arratsaldean) eta Elai Alai Aretoan (larunbateko egun osoa) Zapalduaren Antzerkiari buruzko bigarren Elkarrizketa Biribil KreAktiboa eta Laborategia ospatuko dira.

Zapalduaren Antzerkia Augusto Boal-ek sortutako metodo eta mugimendua da, ikuslea bere errealitatearen eraldakuntzaren aktore bilakatzea xede duena. Saio hauetan Israel eta Palestinatik datozen Combatants for Peace-eko (bakearen aldeko borrokalariak) zenbait kide egongo dira.

 Topaketen agenda:

Martxoak 11, ostirala, 18:00-21:00

Elkarrizketa Biribil KreAktiboa Combatants For Peace (CFP) israeldar-palestinar mugimendu bakezalearen ordezkariekin. CFPeko kideek erakutsiko digute nola erabiltzen duten Zapalduon Anterkia Palestinan Israelgo armadaren okupazioei aurre egiteko: haien indarkeriarik gabeko erresistentzia ekintza bateratuak; artibista berrien trebakuntza; eta gatazkaren konponbidean zein adiskidetzean sakontze-lana, hala CFPen baitan nola Israel eta Palestina artean.

Martxoak 12, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00

Zapalduon Antzerkiari buruzko Laborategia, Combatants For Peaceko kideek batera dinamizatuta. Lan sortzaileko jardunaldia, pertsona orori irekita, denon artean ikas dezagun nola erabili Zapalduon Antzerkia indarkeriarik gabeko erresistentzia baliabide gisa.

Ekimen hau Itsasoratze artibistaren barruan dago, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte-hartzea eta erakusketa direla medio. Proiektua, Donostia2016ren Bakearen itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaioa, 2016an egingo diren nazioarteko zortzi topaketetan eta forum batean gehi beste hainbat ekintza osagaitan datza.

Informazio gehiago jasotzeko eta inskribatzeko, 688 899 950 zenbakira deitu edo alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org emailera idatzi daiteke.

 

Combatants For Peace

Combatants For Peace eta Zapalduon Antzerkia

Combatants For Peace (CFP, Bakearen aldeko borrokalariak): israeldar soldadu ohiek eta palestinar miliziano ohiek 2005ean sortutako mugimendu binazionala. Hauek, indarkeriaren zikloan oso erantzukizun aktiboa izan ostean, armak uzteko eta elkarrekin lan egiteko erabakia hartzen dute, elkarrizketa eta indarkeriarik gabeko ekintzen bidezko konponbide baketsua sustatzeko. CFPek lekuan bertako indarkeriarik gabeko ekintza bateratuak burutzen ditu eta Zapalduon Antzerkiaz (ZA) baliatzen dira. Egun, CFPn 30 kide palestinar-israeldar daude ZAn gaituta. ZAren ekintzen bitartez, nazio bietako errazle-taldeek belaunaldi guztietako gizon-emakumeak konprometitzen dituzte; halaber, elkarrenganako konfiantza eta laguntzari bidea ematen diete, “bestea”, “etsaia” humanizatzen lagunduz. CFPeko kideek diotenez, israeldar eta palestinar herritar ekintza kultural baketsuetan batera konprometitu egiten direnean, bertan ezinbestez dauden segurtasun indarrek ere gozatzen omen dituzte: “ZAk larritasun handiko arazoei hel diezaieke; hala ere, haren ezaugarririk handienetako bat umorearen eta ekintza fisikoaren erabilpena da, horien bitartez jendea batera daitekeelako muga linguistiko, kultural eta politikoez harantzago”.

Topaketan parte-hartzaileak

AYMANAyman Alhelou (Jeriko): Zapalduon Antzerkiaren kidea CFPen eta Jerikoko merkataria. CFPn sartu zen, indarkeriarik eza indarren korrelazio desorekatuaren partea den okupazioari eman dakiokeen irtenbide bakarra baita. Berarentzat, iritzi ezberdinei zabalik egoten bakarrik abia daiteke zapalkuntzaren amaierarantz. Hain zuzen, antzerkiak Aymani lagundu dio okupazio eta okupatzailearekiko gatazkari forma ematen, “entitate” bat bezala garatzen. Jerikoko Artisten Batasuneko kide izateak bere ikuspegi artistikoa eta berdintasunaren zein bestearen onespenaren adierazpena garatzen lagundu dio, erlijioa eta nazionalitatetik harago.

 

 

 

 

TAQWA ATTALLAHTaqwa Attallah (Nablus): Zapalduon Antzerkiaren praktikatzailea. “ZAi esker neure mezua indarkeriarik gabe adierazteko gauza izan naiz, eta hori, okupazioa dela eta, benetan zaila da palestinar batentzat. Antzerkia hizkuntza unibertsala da, pertsona orok deszifra dezakeena, eta neure ahotsa eta mezua munduari helarazten laguntzen didana”. Taqwak luze pentsatu ondoren erabaki zuen CFPn sartzea, behin ondorioztaturik israeldar okupazioak eta israeldar-palestinar gatazkak indarkeriarik gabeko eta bakezko bideaz bestelako soluziorik ez daukala. Harentzako antzezpena eta oholtza zapalkuntza borrokatzeko eta gainditzeko era bilakatu dira.

 

 

 

 

Maayan RahamimMaayan Rahamim (Tel Aviv): Antzerkiaren israeldar koordinatzailea CFPn. Borroka-soldadu ohia eta Israelgo armadaren eliteko unitate baten komandante ohia. Zisjordaniako lurralde okupatuetara bidalita izan zen, leku horien errealitate gogor eta konplexuaren eraginpean zegoelarik. Bere soldadutza bete ostean Tel Aviveko Arteen Akademian antzerkia ikasi zuen, eta gaur egun Israeldar Antzerkiaren aktorea da. CFPen jarduera ezagutu zuenean, mugimenduko kide egin zen eta antzerkiari buruzko ezagutzak ekarri. Chen Alonen gidaritzapean, Maayanek CFPen Antzerki taldea koordinatzen du palestinar ordezkari batekin batera.

 

 

 

 

Zapalduaren Antzerkia, DSS2016EUko beste proiektu batean ere erabiltzen den metodologia.

Zapalduaren Antzerkia Donostia 2016ren Antzerki-foruma: eta hik zer? ekimenean ere erabiltzen den metodologia da. Proiektu honek antzerkia gizarteko indarkeriak eta gatazkek eragindako sentimenduei, kontraesanei eta arketipoei heltzeko tresna gisa erabiltzea proposatzen du.

email

Tags: , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: