UDABERRIARI HASIERA EMANGO DIO 20. URTEURRENA OSPATZEKO EKINTZA UGARIREKIN

Gernikako Bakearen Museoa 1998eko apirilaren 7an irekia izan zen, beraz, aurten 2018an, 20. urteurrena ospatuko du, publiko guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatuz.

Gernikako Bakearen Museoaren 20. urteurrena / 20º aniversario del Museo de la Paz de Gernika

-Aldi baterako erakusketak. 2018an zehar 3 aldi baterako erakusketa egongo dira.

* Harrizko eta altzairuzko memoriak: Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen omenezko monumentuak Euskadin (1936-2017). 2017ko abenduaren 15etik 2018ko irailaren 16ra.

* Bakeraikileak.  2018ko irailaren 21etik 2019ko martxoaren 17ra.

* Arteak bala bat geldi dezake? William Kelly-ren mural handia. 2018ko irailaren 21etik 2019ko martxoaren 17ra.

Memorias de piedras y acero

 

-20. urteurrena ospatzeko ekintza bereziak

* Zapalduen antzerkia–ri buruzko formazio kurtsoa. 4 modulo eta Masterclass bat. Harrobia-Eskena eta Gernika Gogortatuzekin elkarlanean (2017ko urria, 2018ko otsaila, maiatza, uztaila eta urria) Otxarkoagan (Bilbon).

* Iraganaren gaurkotasuna: memoria ikasketei buruzko sarrera kurtsoa. 2018ko apirilaren 6 eta 7an Gernikako Bakearen Museoan. Memoriaren gaian espezializaturiko kurtso hau Euskadiko Gza eskubide eta bakearen aldeko hezkuntzaren Foroa eta Memorias en Red elkartearekin elkarlanean antolatu egin da. Dohainekoa, 30 plaza.

La actualidad del pasado
Curso de introducción a los Estudios de Memoria

2017-18_TEATRO DEL OPRIMIDO

2017-18_TEATRO DEL OPRIMIDO

 

 

 

 

 

* Dohaineko bisita gidatuak norbanakoentzat martxoaren 27tik apirilaren 8ra 13.00etan

 * Museoaren 20. urteurrena dela eta dohaineko sarrera apirilaren 7 eta 8an.

* “Gernika udabarri haretan” 1937ko apirilaren 8ko Gernikako biziaren errekreazio historikoa. Egunean zehar Foru Plazan. Gernikako bakearen Museoko hezkuntza arloak antolatua eta Gernika-Lumoko Udala, BBK obra soziala, Gernikazarra Historia Taldeam Berangoko Burdin heziaren Museoa , Frentes de Euskadi eta Lubakikoak elkarteen laguntzari esker.

Errekreazio historikoa, 1937ko apirilaren 8ko Gernika.

*Memoritour: Euskadin dauden, Gerra Zibila eta frankismoko biktimen monumentuak ezagutzeko, dohaineko txango gidatuak. Leku ezberdinetara honako data hauetan: maiatzak 13, ekainak 3 eta irailak 16. 50 plaza txango bakoitzeko.

Memoritour

* “Artea eta memoria espazio publikoan” mintegia, 2018ko ekainaren 1 eta 2an Gernikan eta beste data batzuetan Bartzelona, Granollers eta iruñean. Granollerseko Udala, EUROM eta Nafarroako gobernuarekin elkarlanean.

*”Zinema museoan” dohaineko zine saioak 2018ko azaroaren 25 eta abenduaren 16an goizeko 11.30tan eta Institut Français-erekin elkarlanean.

 *”Musika museoan” Gernikako Segundo Olaeta Musika eskolarekin elkarlanean 2018ko azaroaren 23 eta abenduaren 14an.

Memoria espazio publikoan, Zinema museoan, Musika museoan.
La memoria en el espacio público, el cine en el museo, la música en el museo.

-Gizartearekiko erantzukizuna 2018

Aurreko urteen moduan, Gernikako Bakearen Museoak bere gizartearekiko erantzunkizuna garatuko du, bi elkarteen lana lagunduz eta egun horietako diru sarreren dirua beraiei emanez. Alde batetik maiatzaren 18an La cuadri del Hospi elkartearekin elkarlanean eta bestetik, azaroaren 24an, Medicos del Mundorekin Fair Saturday ekimena bultzatuz.

Responsabilidad social / gizarte erantzukizuna 2018

-Museoko zerbitzuak:

*Hezkuntza arloa: tailerrak, koloniak (ekiana eta irailean), familientzako tailerrak, “Museoa eskoletan” programa …

*Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua: kontsultak, erakusketa bibliografikoak, ikerketa…

*Bisita gidatuak 4 hizkuntzetan (euskara, gaztelera, ingelera, frantsesa)

*Gernikako bonbardaketako babeslekuen bisita gidatua

* Denda eta liburuen argitalpenak (oraintsu argitaratutako liburuak: Memorias de Piedra y Acero, Los bombardeos en Euskadi eta  Memorias de guerra, proyectos de paz)

email

Tags: , , , , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: