Tag Archivado

Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika (Sahara)

Publicado el 17 mayo, 2016 Por admin

Asteburu honetan ‘Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika’ jardunaldiak ospatuko dira Donostian Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa ekimenaren zazpigarren topaketa izango da.  Jardunaldiak datozen maiatzaren 20 eta 21ean ospatuko dira San Telmo Museoan dagoen Tuiza jaiman eta Zuloaga enparantzan. Datozen maiatzaren 20 eta 21ean […]

MEMORIA HISTORIKOAREN INGURUKO 1go NAZIOARTEKO MINTEGIA “Memoriaren memoria eza”

Publicado el 23 marzo, 2016 Por admin

Gernikako Bakearen Museoaren 18.urteurrena dela eta, baita Jehanne van Woerkom artistaren “Memoria Historikoa: Franskismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa” erakusketaren inaugurazioa dela eta, museoak, honako mintegi hau antolatu du apirilaren 7rako.   MEMORIA HISTORIKOAREN INGURUKO 1go NAZIOARTEKO MINTEGIA “Memoriaren memoria eza” PROGRAMA 2016/04/07 (osteguna) 10.00-10.15 Jose Mª Gorroño Etxebarrieta. Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Presidentea; Iratxe Momoitio […]

Zapalduon antzerkia: Bakea gatazkatik eraikitzen

Publicado el 8 marzo, 2016 Por admin

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k Zapalduaren Antzerkiari buruzko bigarren topaketa antolatu dute Gernika-Lumon. Zapalduon antzerkia: Bakea gatazkatik eraikitzen topaketak elkarrizketa biribil KreAktibo bat eta laborategi bat izango ditu. Ekimen hau Donostia 2016ren programa kulturaleko Itsasoratze artibista proiektuaren barruan dago. Datozen martxoaren 11 eta 12an Gernika-Lumo ASTRA: Kulturarako Fabrika sozialean (ostiral arratsaldean) eta […]

NAZIOARTEKO ARPILLEREN FORUMA

Publicado el 19 febrero, 2016 Por admin

*Arpillerak Hegoameriketan eginiko ehun tridimentsionalak dira. Euren jatorria Txile da. Arpillera, kalamuz eta jutez eginiko ehun lodiz osotutako oihalari esaten zaio. Tapiz mota hauek jositako ahotsen berri ematen digute Txile, Argentina, Peru, Zimbawe, Kolonbia eta gatazka eta giza eskubideen urraketak egon diren lekuen isla bihurtuz. Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, memoria gaia jorratzen duen erakusketa –Balmasedan […]

EZ GALDU ASTEBURU HONETAN KOSTALDEKO MUSEOEN SAREAK ESKEINTZEN DIZKIZUN EKINTZA EZBERDINAK

Publicado el 19 junio, 2015 Por admin

Euskal Kostaldearen Museoen Sareak euskal itsas ondarea hedatu eta sustatu nahi du, baita kostaldeko eskaintza bateratu bat sortu ere, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta Euskal Kostaldea markaren turismo-sustapeneko eta komunikazioko ekintzak bultzatuz. Sareak berrogeita hiru kide ditu guztira, besteak beste, Gernikako Bakearen Museoa, Donostiako Aquariuma eta Untzi Museoa, Getariako Balenciaga Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, […]

EZAGUTZEN EZ DUGUN EUROPA

Publicado el 25 mayo, 2015 Por admin

Urtero legez, 2010. urtetik, Gernikako Bakearen Museoak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak elkarlanean, kulturarteko bizikidetza sustatzeko udako koloniak antolatzen dituzte. Aurten ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango dira, 10:30tik 13:30ra eta izena emateko epea zabalik da jadanik. Gurean bizi den biztanleria atzerritarraren erdia Ekialdeko Europatik etorritakoa da, Errumanitik bereziki. Hala ere, Europar kontinentearen eremu hau ezezaguna […]

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK ONDARE BIZIA PROGRAMAN PARTE HARTUKO DU TRANSIT PROIEKTUAREN BERRI EMATEN

Publicado el 13 mayo, 2015 Por admin

Gernikako Bakearen Museoak bihar eta etzi Iruneko Gordailu zentroan ospatuko den “Ondare Bizia” seminarioan parte hartuko du.  Ondarebizi-aren barneko Saio Irekia programaren barnean, ondare inmaterialaren inguruko hausnarketei jardunaldi batzuk eskainiko dira bihar eta etzi Irunen. Jardunaldi hauetan, Katalunia, Andaluzia, Valentzia, Euskadi-ko zentru ezberdinetan egiten ari diren ondare inmaterialaren inguruko proiektuak aurkeztko dira. Gernikako Bakearen Museoko zuzendariak , […]

“ONDAREAREN BERRERAIKUNTZA GERRAONDOAN: “REGIONES DEVASTADAS” GERNIKAN”

Publicado el 1 abril, 2015 Por admin

Gerra baten ondoren, kultura-ondarea hartu ohi da sarri berreraikuntza-lanaren gidaritzat. Horrek bi oinarrizko alderdi ditu: alde batetik, gerrak suntsitu duena konpondu, lehengoratu eta berreskuratu nahi izatea; bestetik, gizartea berreraikitzean mantendu nahi den iraganeko funtsezko leku, une, estilo eta balio multzo bat hautatzea. Bi prozesuok zer berreraiki nahi den hautatzea eskatzen dute, eta hortik historiaren aurkezpen […]

BISITARIEN GORAKADA NABARMEN BATEKIN BUKATZEN DU Gernikako Bakearen Museoak 2014a

Publicado el 9 enero, 2015 Por admin

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak (www.bakearenmuseoa.org) 2014 urteari agur esaten dio, 34.087 bisitariko kopuruarekin, azken urteetako bisitari kopururik handiena. Euskadi eta Estatu mailan dagoen Bake Museo bakarra ongi ikusia da bisitarien aldetik, horrela adierazten dute aurtengo bisitarien kopuruak: Euskaditik etorritako 7.729 pertsonek, Estatu mailako 7.311 pertsonek, Europatik etorritako 16.170 pertsonek, Ameriketatik etorritako 1.941 pertsonek, Asiatik etorritako […]

HIRITAR PLURALTASUNA.  Bakea eraikitzea gizartearen oinarrian

Publicado el 2 diciembre, 2014 Por admin

Hurrengo abenduaren 12 eta 13an Bilbon, Hiritar Pluraltasuna. Bakea eraikitzea gizartearen oinarrian izeneko jardunaldiak Bakearen aldeko Ikerketarako Espainiako Elkarteak –La Asociación Española de Investigación para la Paz- (aiPAZ) antolatu ditu. Instituzioetako, gizarte arloko eta eremu akademikoko ordezkariz osatutako eztabaida-mahaien inguruan hausnarketa egiteko topaketa bat izatea nahi dute. Helburua da ETAk 2011n borroka armatua utzi ondoko testuinguru […]

A %d blogueros les gusta esto: