«Oroimenerako binetak» erakusketa

OROIMENERAKO BINETAK. Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37)

Viñetas para el recuerto exposición Museo de la Paz
Viñetas para el recuerto exposición Museo de la Paz

Gernikako Bakearen Museoak berriz ere bere ateak zabaltzen ditu aldi baterako erakusketa interesgarri batekin, hots,  OROIMENERAKO BINETAK. Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37); Aline Soberon eta Txema Uriarte historialarien komisariotzapean. Erakusketa hau uztailaren hasierara arte egongo da erakusgai Gernikako Bakearen Museoan.

Viñetas para el recuerdo
Viñetas para el recuerdo

“Oroimenerako binetak” erakusketa hau ikerketa sakon baten emaitza da: euskal lurraldean gerrak iraun zuen 11 hilabeteetan Bilboko prentsan agertutako binetei buruz Txema Uriarte eta Aline Soberón historialariek egindako ikerketarena, hain zuzen. Ikerketa horretatik sortu zen Humor en tiempos de guerra – Guda garaiko umorea erakusketa ere, Bilbon egina hiriko udalarekin eta BilbaoIzan-ekin batera. Gerora, Enkarterrietako Museoaren laguntzarekin, Dibujantes en guerra-Marrazkilariak gerran erakusketa egin zen, eta haren zati bat ikusgai dago Gernikako Bakearen Museoan orain dagoen erakusketan. Ikerketaren amaieran, izen bereko Viñetas para el recuerdo (“Oroimenerako binetak”) liburua argitaratu zen; lan horrek 300 bineta baino gehiago biltzen ditu, Alinek banan-banan berriz marraztuta.

1936ko gerran, prentsa premia-premiazko produktu bilakatu zen. Errazionamendua non banatzen zen, zer babesleku antiaereotara joan, edota semearen, mutil-lagunaren edo senarraren berri jakin nahi izanez gero, egunkaria erosi beharra zegoen. Eta garai hartako Bilboko egunkarietan binetak ugaritu egin ziren.

XVIII. mendearen amaieratik aurrera, metropolietako idatzizko prentsak binetak txertatzen zituen orrialde nagusietan, albiste bat ilustratu edo editorializatzeko. Binetak, hortaz, gertakari edo gogoeta bat –normalean umore-ukitu batekin– garatzeko egindako marrazki artistikoak dira, eta kasu askotan presaz eginak.

Erakusketa Gernikako Bakearen Museoan

Ibilbidean zehar ikus daitezkeen binetak hiru gai nagusitan banatu ditugu: eguneroko bizitza, bonbardaketak eta nazioarteko egoera.

Nola ez, Gernika agertzen da bineta hauetan. Herri horren bonbardaketa bidegabeak eta justifikaezinak gerra egiteko modu berri bat agertzen du, gaur egunera arte iraun duena gainera. Arrazoi asko direla eta, Gernika ikur bat da askatasunaren bila buru-belarri dabiltzan pertsona eta herrientzat.

email

Tags: , , , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: