Nazioarteko Museoen eguna, Memoritour, Zapalduen antzerkia… maiatzean

Gernikako Bakearen Museoak, aurten bere 20. urteurrena betetzen duenak, ekintza ugari antolatuko ditu maiatzean.

1-ZAPALDUEN ANTZERKIA–RI BURUZKO FORMAZIO IKASTAROA. 4 modulo eta Masterclass batez osotua. Harrobia-Eskena eta Gernika Gogortatuzekin elkarlanean (2017ko urria, 2018ko otsaila, maiatza, uztaila eta urria) Otxarkoagan (Bilbon).

2. MODULUA: 2018/Maiatza/11-13
Errepresentazioak eta Auto-errepresentazioak.
Trebatzailea: Ronald Matthijssen (Holanda/Austria)
  • Antzerkia Komunikabideekin eta Irudi Antzerkia.
  • Komunikabideek eta sare sozialek gorputzean eta buruan duten eragina.
  • Errealitate sozialak ez-errealitate ideologiko bihurtzea eta prozesuari buelta ematea (nola saihestu “fake news” eta “framing” delakoak).

Inskripzioak hemen.

Teatro del oprimido

Teatro del oprimido

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2-MEMORITOUR, MAIATZAREN 13AN (IGANDEA): Euskadin dauden , Gerra Zibila eta frankismoko biktimen monumentuak ezagutzeko , dohaineko txango gidatuak. Leku ezberdinetara honako data hauetan: maiatzak 13, ekainak 3 eta irailak 16. 50 plaza txango bakoitzeko.

Lehenengo txangoa maiatzaren 13an izango da, goizeko txango honetan Derio, Santurtzi, Sestao eta Bilbon dauden monumento eta lekuak ezagutzeko aukera izango dute partehartzaileek. Interesa izan dezaketen pertsonek link honetan bere izena eman dezakete.

Memoritour (13 de mayo-maiatzak 13)

Memoritour (13 de mayo-maiatzak 13)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3-LA CUADRI DEL HOSPI-koekin elkarlana: 2018ko maiatzaren 18an

Gizartearekiko ardura dela eta,  Gernikako Bakearen Museoak haurren minbizia gaiarekin lanean dabilen LA CUADRI DEL HOSPI-rekin elkarlanean, maiatzaren 18an, museoko sarreren diru guztia elkarte honi emango dio.

Responsabilidad social / gizarte erantzukizuna 2018

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4-NAZIOARTEKO MUSEOEN EGUNAK: Maiatzaren 19 eta 20an

Gernikako Bakearen Museoak, nazioarteko museoen eguna maiatzaren 19 eta 20ko asteburuan ate irekiak eskeiniz ospatuko du. Bi egun horietan dohaineko sarreraz gain norbanakoentzako bi bisita gidatu eskeiniko dira larunbatean 13.00etan eta igandean 12.30tan.

Horretaz gain, maiatzaren 20an, igandean, familientzako tailerra egongo da goizeko 11.30etatik 13.30etara. Dohainekoak dira baina izena ematea komeni da hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net –en.

museoen eguna 2018

museoen eguna 2018

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5-“ARTEA ETA MEMORIA ESPAZIO PUBLIKOAN” mintegia, 2018ko ekainaren 2an Gernikan Johen Gerz, Horst Hoheisel, Fernando Sánchez Castillo, Jesus Alonso, Dominique Trouche, Maria Chiara Bianchini gonbidatu eta hizlari izango dituelarik.

email

Tags: , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: