BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DUGU (2017KO IRAILAK 21)

Udan zehar, Gernikako Bakearen Museoak bisitarien kopuruan gorakada handi bat izan du, iaz baino 4.200 bisitari gehiago izan duelarik.

2016ko urtarrila eta abuztua bitarteko bisitari kopurua………….….. 33.506

2017ko urtarrila eta abuztua bitarteko bisitari kopurua ……. 36.704

Udan (ekaina-abuztua) 17.472 pertsonek bisitatu dute (2016an 13.613 pertsona) Gernikako bakearen Museoko erakusketa iraunkorra baita Estatu Batuetako Ron English artistaren “Guernica berriro imajinatzenaldi baterako erakusketa.

Ron English “Guernica berriro imajinatzen”

Udazkenari hasiera emanez, datorren irailaren 21ean (osteguna) eta Nazioarteko bakearen Eguna (http://www.un.org/es/events/peaceday/) ospatzeko, museoak ate irekien eguna izango du, eta eguerdiko 13.00etan dohaineko bisita gidatua eskainiko die bertara hurbiltzen diren bisitariei.

Hurrengo egunean, irailaren 22an, ostirala, Gernika-Lumoko udala, Gernikako Kultur Etxea eta Zine Klub elkartearekin elkarlanean,  Mohamed Diab zuzendari egiptoarraren Clash pelikula ikusi ahal izango da Gernikako Lizeo Antzokian 20.30etan.

Bakearen Nazioarteko Eguna 2017

Sinopsis El Cairo, verano de 2013, dos años después de la revolución egipcia. Tras la destitución del presidente islamista Morsi, un día de violentos disturbios, un furgón de la policía se lleva a decenas de manifestantes con convicciones políticas y religiosas diferentes. No se sabe si van a lograr superar sus diferencias para salir adelante.

Udazken –neguan ekintza interesgarri ugari antolatuko ditu Gernikako Bakearen Museoak, besteak beste, VII Nazioarteko Arte eta Bakearen Jardunaldiak “Memoria eta espazioa hiriko artean” lelopean (urriaren 26tik 28ra), Kolonbiatik datorren “Cuerpos Gramaticales” performance-a (urriaren 28an) eta “Harrizko eta altzairuzko memoriak: Gerra zibilak ea frankismoak Euskadin utzitako biktimen omenezko monumentuak (1936-2016)” aldi baterako erakusketa.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

email

Tags:

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: