NAZIOARTEKO ARPILLEREN FORUMA

Queremos democracia

Chile. Vicaría de la Solidaridad. 1988.

*Arpillerak Hegoameriketan eginiko ehun tridimentsionalak dira. Euren jatorria Txile da. Arpillera, kalamuz eta jutez eginiko ehun lodiz osotutako oihalari esaten zaio. Tapiz mota hauek jositako ahotsen berri ematen digute Txile, Argentina, Peru, Zimbawe, Kolonbia eta gatazka eta giza eskubideen urraketak egon diren lekuen isla bihurtuz.

Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, memoria gaia jorratzen duen erakusketa –Balmasedan ikusi ahal izan zena, gaur egun Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoena eta apiriletik aurrea Donostiako Aieteko Bakearen Etxean egongo dena—otsailaren 25etik 28ra ospatuko den nazioarteko Forum honi harrera egiten dio.

La Cueca Sola

Chile. Anónima. 1989

Hiru izango dira 2016ko otsailaren 25etik 28ra Foruma ospatuko duten lekuak: Bilbo, Donostia eta Gernika-Lumo.

Lehenengo eguna (otsailak 25, osteguna) arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara Bilboko Euskal Museoan ospatuko da; Ana Zlatkes ehun-artista eta arpilleragilearen eskutik artistentzako arpilleren Masterclassa emango du.

Otsailaren 26an (ostirala), Foruma Donostian izango da, DSS2016ko egoitzan. Zenbait hitzaldi eta tailer izango dira, besteak beste Arpilleren gizarte proiektua jorratuz, Brasil, Txile, Katalunia eta Euskadiko hizlarien eskutik; Arpilleren heziketa proiektua ere landuko da Euskadi eta Kataluniako ordezkariekin eta arratsaldean, denon artean egingo den arpillera handi bati emango zaio hasiera, Roberta Bacic, Pamela Luque eta Alex Carrascosaren gidaritzapean.

Otsailaren 27 eta 28an (larunbata eta igandea) foruma Gernika-Lumon ospatuko da, honako gai hauek jorratuz: Arpillerak mundo akademikoan Zelanda Berria, EEBB eta Ipar Irlandako aurkezpenekin; Museoak eta Arpillerak Euskadi, Ipar Irlanda eta Brasileko adibideekin. Arratsaldean, berriro ere Donostian hasitako denon arteko arpillera egiteari ekingo zaio.

Forumaren azken egunean (otsailak 28, igandea) Arpilleren lan artistikoaz eta Katalunian eginiko lanaz Arpillerak eta Gerra Zibilari buruz hitzegingo da. Forumari amaiera emateko, arpillerak egiten ikasteko familentzako tailerra antolatu da.

Peace Dove

Irlanda del Norte. Irene MacWilliam. 1987

Nazioarteko Arpilleren Forum honen antolatzaileak Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Gernika Gogoratuz Fundazioa dira, Donostia 2016 kultur hiriburutzarekin batera, dena Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa ekimenenaren barruan.

Forumeko ekitaldi bakoitza eta guztietarako inskripzioa dohainekoa da, baina ekimenaren web orrialdean izena eman beharra dago. Web orrialde honetan bertan programa oso osoa eta bestelako informazioa dago eskuragarri.

email

Tags: , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: