Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika (Sahara)

Asteburu honetan ‘Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika’ jardunaldiak ospatuko dira Donostian JAIMA TUIZA

  • Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa ekimenaren zazpigarren topaketa izango da.
  •  Jardunaldiak datozen maiatzaren 20 eta 21ean ospatuko dira San Telmo Museoan dagoen Tuiza jaiman eta Zuloaga enparantzan.

Datozen maiatzaren 20 eta 21ean Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika jardunaldiak ospatuko dira San Telmo Museoko Tuiza jaiman eta Zuloaga enparantzan, Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k antolatutako Itsasoratze artibista proiektuaren baitan.

Itsasoratze Artibistaren zazpigarren edizioan basamortuan barneratuko dira, Elkarrizketa Biribila eta Laborategi KreAktiboa Saharako herriaren zerbitzura ipiniz.

Ostiralean, hilaren 20ean, parte-hartzaileak artearen eta aktibismo sortzailearen bost ordezkarirekin elkartuko dira Elkarrizketa Biribilean: Federico Guzmán artista, Limam Boicha olerkaria, Takbar Haddiama kuraia, eta Hayat Rguibi eta Yamila Dambar aktibistak, Arabiar Udaberriaren aitzindari den Gdeim Izik erresistentziazko kanpamentuan parte hartu zutenak.Biribil honetan “Artearen Intifadaz” hitz egingo da, okupatzailearen zapalketari aurre egiteko indarkeriabako tresna bezala ulertuta. Artea, saharar kausa nazioarteko mailara hedatzeko izateaz aparte, eraldatze pertsonal eta kolektiborako bidea baita. Artistak erbesteratu, baztertu edo okupatuaren egoera gainditzen du, eta bere herriaren patuaren sortzailekide bilakatzen da.

Maiatzaren 21ean ospatuko den Laborategi KreAktiboan Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea izeneko performance bat diseinatuko da, arratsaldean Zuloaga enparantzan jendaurrean irudikatuko dena. Koreografia honetan gorputz eta plastikaren bidez saharar historiaren hainbat pasarte izango dira ikusgai: koloniaren garaia; Ibilaldi Berdea delakoa edo marokoar inbasioa; Tindufeko eremuetaranzko erbestea. Yeltsa Asaharauia edo saharar beila batekin emango zaio amaiera jardunaldi honi.

JAIMA TUIZA1  Topaketen egitaraua:

Maiatzak 20, ostirala, 18:00-21:00, Tuiza, San Telmo Museoa.

  •  Elkarrizketa borobil kreaKtiboa goian aipatutako mugimenduen ordezkariekin, San Telmo Museoan dagoen Tuiza jaiman.

Maiatzak 21, larunbata, 11:00-19:00/19:00-21:00/21:00-24:00

  •  Lehengo zatia, 11:00etatik 19:00ak arte, Tuizan, San Telmo Museoan.

Laborategi KreAktiboa. Horretan, performance bat diseinatuko da, koreogeografia bat hain zuzen, Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea izenekoa.

  •  Bigarren zatia, 19:00etatik 21:00ak arte, Zuloaga enparantzan.

Mendebaldeko Sahararen Ibilbidearen antzezpena. Neurri handiko mapa-plaza baten gainean, gorputz eta plastikaren bidez saharar historiaren hainbat pasarte izango dira ikusgai: koloniaren garaia; Ibilaldi Berdea delakoa edo marokoar inbasioa; Tindufeko eremuetaranzko erbestea. Lotsaren Hesia ipiniko da agerian, saharar lurralde eta senideak banatu egiten dituen Munduko mina-eremurik zabalena. Baliabide naturalen espoliazioa eta populazioaren diskriminazio eta zapalketaren lekuak bistaratuko dira. Eta erakutsi ere egingo dira intifada politikoa, Gdeim Izikeko erresistentzia, askapen guneak eta askatutakoak. Saharar kultura eta ohituren elementuekin osatuko da mapa.

  •  Hirugarren zatia, 21:00etatik 24:00ak arte, Zuloaga enparantzan.

Yeltsa Asaharauia edo saharar beila. Mapa-plaza kandelekin inguratuko da eta kondaira, olerki eta kantak lagun, tea hartu eta Munduko kontzientziazko presoen aldeko bijilia egingo da.

Ekimen hau Itsasoratze artibistaren barruan dago, artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte hartzea eta erakusketa direla medio. Proiektua, Donostia2016ren bakearen itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaioa, 2016ean zeharko nazioarteko 8 topaketetan eta forum batean gehi beste hainbat ekintza osagaitan datza.

Parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da: https://laembarcadaartivista.wordpress.com/izenematea/

Informazio gehiago: 688 899 950 zenbakian edo alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org emailean.

Gonbidatutako artista eta aktibistak:

FICO GUZMÁNFederico Guzmán

Andaluziar artista eta aktibista, Artifariti Mendebaldeko Saharako Arte eta Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Topaketen eta Arteen Saharar Eskolaren kolaboratzailea. Arestiko proiektuen artean honakoak daude besteak beste: Lehen Munduari Laguntza Humanitarioa, Torontoko Nuit Blanche (Cambalacherekin batera); Tomacoren kantua, MEIAC Badajoz; Bestea Lehian, Atlantikoko Unibertsitatea, Barranquilla. Zenbait testu argitaratu ditu, hala nola The Art of Sahrawi Cooking, Kasseleko documentarako (Robin Kahnekin), edo Madrileko Komplutense Unibertsitatearen Destrucción y construcción del territorio IV libururako. Bere azkeneko proiektua Tuiza da, Donostiako San Telmo Museoan erakusgai, Hondar Artean egitarauaren barruan.

LIMAM BOICHALimam Boicha

Olerkaria. Mendabaldeko Saharan 1972an jaioa. Marokok saharar lurraldea inbaditu zuenenan 1975ean, Limam, beste hainbat gazte bezalaxe, Kuban babesten dute; bertan Kazetaritzan lizentziatu egiten da Ekialdeko Unibertsitatean. Irlan 13 urte eman ostean, errefuxiatuen eremuetara bueltatzen da eta lau urtetan Saharar Irrati Nazionalean lan egiten du. Egun Espainian bizi da. Los versos de la madera (2004) eta Ritos de jaima (2012) liburuen egilea eta Saharar Adiskidetasunaren Belaunaldia poesia taldeko zein Bubisher Sahararen aldeko Idazleen Elkarteko kidea da.

HAYAT RGUIBIHayat Rguibi

Giza eskubideen aldeko saharar aktibista, Espainian bizi dena. Aaiuneko Espetxe Beltzean presoa eta torturatu izana. Gdeim Izikeko protestaren partaide, Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren aldeko borrokalari aktiboa da. Okupatutako eremuko Saharar Emakumeen Geroa Foroko kidea; Equipe Media Mendebaldeko Saharan sortutako lehen erresistentziazko kazetarien elkarteko kidea ere; eta FiSahara Saharako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zein Sevillako Aminetu Haidar Sahara Etxeko kolaboratzailea.

YAMILA DAMBAR (crédito foto Paula Álvarez)Yamila Dambar

Aaiuneko aktibista, marokoar ankerkeria salatzeari eta bere herriaren okupazioaren amaiera exijitzeari ekiten diena. Marokoar poliziak haren neba Said Dambar erail zuen 2010eko abenduan. Kopetan tiro bat zuela, Saiden hilotza Aaiuneko gorputegiko izozkailu batean egon zen 17 hilabete, senideei autopsia inpartzial baterako baimena behin eta berriz ukatzen zitzaien bitartean. Azkenik, Saiden gorpua 2012ko urtarrilan presaka izan zen hobiratua, haren familia bertan egon gabe. Saiden senideek eta nazioarteko komunitateak justizia eskatzen jarraitzen dute.

TAKBAR HADDITakbar Haddi

Haidala Mohamed Lamin 21 urteko gazte erailaren ama-kuraia. Haidalak tratu

txarrak jasan zituen, ez zuten marokoar ospitaleetan zaindu, eta horren ondorioz, hil zen. Duela urtebete, 2015eko maiatzaren 15ean, Takbarrek mugagabeko gose greba bat hasi zuen eta gaur egun jarraitzen du bidegabekeriaren aurkako aktibismoa, bere baraualdiarekin ondoz ondo bat egin duten ehunaka pertsonaren laguntzarekin.

 

 

 

 

Laguntzailea:

San Telmo Museoa

 

 

 

 

 

 

 

 

Foiletoa

email

Tags: , , , , , , , , ,

1 Respuesta a "Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika (Sahara)"

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: