MEMORIA HISTORIKOAREN 2. MINTEGIA: “MEMORIARAKO ARTEA”

Ia 18 urte pasa dira (1998eko apirilak 7) Gernika Museoak (gaur egun Gernikako Bakearen Museoa) bere ateak lehendabizikoz zabaldu zituenetik, bere helburu edo misioa betetzeko nahiarekin, hots, 1937ko apirilaren 26 hartan (Gernikako bonbardaketa, Gerra Zibila) gertatutakoa gogoratzea eta ezagutaraztea.

Adin-nagusitasun hori ospatzeko, Gernikako Bakearen Museoa eta Dokumentazio zentruak, Memoria Historikoaren inguruko bi nazioarteko mintegi antolatu dituzte.

Memoriarako artea

Lehenengo mintegia, 2016ko apirilaren 7an ospatu zen Bakearen Museoan“Memoriaren memoria eza” lelopean. Gai hau jorratzen diharduten aditu ugariren partehartzea izan zuen.

Datorren ekainaren 16an (osteguna), Gernikako Bakearen Museoak 2. mintegia antolatuko du, oraingoan “Memoriarako Artea” lelopean.

Memoria maiz erabilitako gai bat da egungo praktika artistikoetan. Gertakariak gogora ekartzeko duen indarra enuntziazio-eremu egokia da subjektibitaterako eta artearen poetiketarako. Dena dela, artea eta memoria lotzeko modu asko daude. “Memoriarako Artea” jardunaldien bitartez, agerian utzi nahi da egungo praktika artistikoek diskurtsoa eta ekintza sortzeko tresna gisa duten gaitasuna, memoria historikoa berreskuratzeari begira.

Aurkezten ditugun egileen xedeetako bat da hitzak edo irudiak bilatzea gure egunerokotasunaren erritmo asaldatuak desagerrarazten duen hori adierazteko, eta, horrekin batera, guk geuk gogoeta egitea historiaren eginkizunari buruz, memoriaren errepresentazioari buruz eta besteen memoriaren administrazioari buruz. Proposamen hauek ez dute elkartasuna edo identifikazioa erabiltzen argudio gisa; aldiz, arteak modu deseraikitzailean kontatzeko duen gaitasuna berenganatzen dute, zein den guretzat memoria edo “memoria historikoa” zehazteko, distantzia kritiko batetik eta adierazpen-aukera berrien bitartez beti. Bere garaiarekin konprometitutako artea mugiarazten duen zioa abangoardiaren zeruertza gainditzea da, eta, horrekin batera, egia pentsatzeko aukera eta memoria kolektibo anitz, multiple eta aktibo bat berreskuratuko duen artea sustatzea; hedabideen edo bertsio ofizialeen kontakizun kapsulatuetatik aldenduko den memoria, zentzua emateko nola gure orainari hala etortzeke dagoen arteari.

 Datorren ekainaren 16an, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan (Foru Plaza z/g Gernika-Lumo) ospatuko den 2. mintegi honetan partehartzea dohainekoa izango da eta interesa duen edozein pertsonari zabalik. Inskripzioa online egin behar da honako helbidean: http://goo.gl/forms/3kHAMWfzSUzufMEV2

1er seminario sobre memoria histórica

Memoria historikoaren inguruko 1. nazioarteko mintegia: memoriaren memoria eza. Partehartzaileak eta antolatzaileak.

 

Ismael Manterola, Juanjo Novella, Josu Rekalde, Oihane Iraguen, Amaia Molinet, Juan Arturo/Fito Rodríguez, Pablo Orduñez, Miriam Isasi, Jesus J. Alonso Carballés, Camilo Torres, Eduerne G. Ibañez, Oier Gil eta Josu Zubiaur aditu eta artisten presentzia izango duen mintegiaren programa osoa duzu hemen behean.

Memoriarako artea programa

email

Tags: , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: